Euskadiko eskola liburutegiek: lan zama, ilusio eta borondate izugarria
Goizeko bigarren zatian Euskadiko eskola liburutegiak izan ditugu hizpide. Hainbat adibide eta kasu hurbildu dizkigute hainbat hizlarik. Horien artean, ACEx programaren Bizkaiko Lurralde-koordinatzaile ohi Alfonso Santamaria izan da. Honek programa horren gako nagusienak zeintzuk diren azaldu ditu. Jarraian, Ana Ormaetxea liburuzainak Bermeoko San Frantzisko ikastetxeko liburutegian egiten duten lana eta nola ezagutarazi du. Markinatik etorri zaizkigun Igor Idoetak eta Leire Barrutiak, aldiz, bertako herri liburutegiaren historia eta ibilbideaz mintzatu zaizkigu eta baita, Bekobenta ikastetxekorekin egindako hitzarmen eta lan-ildoak. Azkenik, eta bazkari aurretik, Bilboko Zurbaranbarri ikastetxekoaren xehetasunak ezagutu ahal izan, zerbitzuaren arduradun José María Pizarroren hitzetan.
Guztiak oso interesgarriak izan dira eta horietaz luze eta zabal hitz egin eta idazteko aukera emango ligukete. Nolanahi ere, hori ezinezkoa zaigunez, jarraian, hizlariok erabili duten materiala eskaintzen dizuegu, pdf formatuan, horretan sakontzeko interesa duzuen guztiontzat.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte