Jardunaldiek bidearen erdia egin dute, word-kafe saio dinamikoak izanik arratsean

27.09.10
Udal Liburutegia

Goizak besteko interesgarritasuna izan du arratsaldeak eta, behar bada, pittin bat dinamikoagoa ere izan da. Antolatzaileek asmatu du, bai horixe. Hizlariak ordu erdiko saioetan eta txandaka jarduteak aretoetan zehar arindu egin baitio eta lagundu ere, word_kafearen formatuari. Esan bezala, ordu erdi arin eta entretenigarri, ondorioak barne. Hitzaldion izendatzaile komuna herri eta eskola liburutegien arteko harremana edo harreman eza hizpide hartuz. Harreman eta lotura hori areagotzearen aldeko argudioak aurkeztu dira eta hori egiteko moduen artean hainbat adibide jarri ere, horretarako estuan egin direnetatik hainbat adibide eta horien emaitzen berri emanez.

Lehenengo saioa, UNESCorekin bat egin duten Kataluniako Liburutegien elkarteko koordinatzaileak, Alex Cosialsek gidatu du. Hau herri eta eskola liburutegien arteko lankidetzaren alde agertu da eta ildo horretan lurralde hartan gauzatzen ari diren hainbat adibide mahaigaineratu ditu. F. Lázaro Carreter liburutegiko kide den Purificación Floresek, berriz, eskola liburutegiak dinamizatzeko abian jarritako plana aurkeztu du. Eta Madril erkidegoan dagoen Villanueva de la Cañada herrian jarraitu duten eredua kontatu digu.

Merche Callabud hizkuntza eta literaturako irakasleak koordinatzen duen ‘Elkarrekin irakurri’ programari buruz hitz egin du. Familia, eskola eta liburutegien arteko konplizitateaz mintzatu da. Egunari eta arratsaldeko saioari bateratze-lan eta ondorioen bidez eman zaio amaiera. Gaurko parte hartzaile guztiei –bertan izan direnei behintzat- argazkia atera zaie amaitu aurretik. Hori horrela, jardunaldien bidearen erdia Egina dute jada. Bihar gehiago. Hemen bilduko dugu egunak ematen duenaren berri.

 

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz