Leioa, Eibar eta Laudioko testigantzak: udal liburutegietako lanaren adibide

28.09.10
Udal Liburutegia

‘Irakurketa udalerrian: erronkak eta ikuspegiak’ lelopean Ermuan azken bi egunetan gauzatu diren jardunaldiak amaitu dira. Jardunaldiok itxi eta gero, hausnarketa egin eta balorazioaren uneari egingo diogu leku. Hori datozen egunetan izango da, inkestak eta gainerako adierazleak aztertu eta gero. Nolanahi ere, lehenengo inpresioa oso positiboa da. Ekimenak etorkizunean izango duen ibilbidea ezagutu ez arren, seguru da emaitzak izango dituela. Hazia landatu dugu. Ezbairik gabe esan dezakegu liburutegiko lankide taldea pozarren geratu dela, antolatze lanetan egindako ahalegin eta lana merezi duelakoan baitaude, jendea gustura ikusi baitute.

Egun bizi bi igaro ditugu. Alorrean dihardutenen kezkak eta pentsamendu ezagutzeko parada eskaini digutenak. Itxiera aurretik eta gaur arratsaldeko saioan udal Euskadiko liburutegiek egiten duten lanaren berri jaso ahal izan dugu, hiru adibidez baliaturik. Adibide bana etorri zaigu Lurralde Historiko bakoitzetik. Bizkaiako kasuan, Leioako lanaren nondik norakoak jaso ditugu, bertako kide en Goio Layanaren hitzetan. Gipuzkoatik Eibarko Juan San Martin liburutegiaren ibilbideaz hainbat xehetasun entzun ahal izan ditugu, Eva Alberdi liburuzainarengandik. Honek “etengabe aldatzen ari den ehun urteko liburutegiaz” hitz egin digu.

 

Arabako ordezkaria, Laudioko liburutegia izan da eta horren datuak Patricia Arroyok eman dizkigu. Aurkezpenen ondoren, galderak egiteko eta ondorioak partekatzeko aukera izan da. Aurkezle eta moderatzaile lanak Isabel González lankideak egin ditu. Itxierarako hitzak, alorreko zuzendari Merche Gonzálezek, liburuzain arduradun Sara Gagok eta Kulturako zinegotzi Victor Ferrerok esan dituzte.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz