NAhitA aldizkariaren iraileko ale berria kalean

29.09.10
Berdintasuna

Nahita aldizkariaren iraileko alea kalean dugu. Bere hiruhileko aldizkatasunari eutsiz, azken alea banatzen hasi da, aste honetan bertan. Aukera Berdintasunerako udal sailak aurten argitaratzen duen hirugarren aldizkaria moldiztegitik atera berri da. Alea paper %100 birziklatuan argitaratuta dago. Kloro edo zuritzaile optikorik erabili gabea. Aldizkari horrek emakumearen balioa eta ahalmenak lantzen dituzten gaiak jorratzen ditu. Azalak gai bi dakartza azpimarraturik: erreportaje nagusia, autsodefentsa feministari dedikaturikoa eta berdintasunerako planak. Bigarren orrialdean Jabekuntza Eskolaren hileko egitarauaren zehetasunak jasotzen dira. Segidan editoriala dator, non emakume eta gizonen berdintasunerako III. plana onartu izatearen eta horrek suposatzen denaren gaineko gogoeta egiten den.

Ezagutzen al duzu? atalean, Jabekuntza Eskolaren eta horren ikasturte amaierako ekitaldiaren berri jasotzen da. Baita, udan udalbatzak egin zuen Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. planaren onarpena, horren definizioa eta horri Emakundek emaniko babesa. Erreportaje nagusia, autodefentsa feministari dedikatuta dago. Ale honek argazki-inkestaren atala mantentzen du, oraingo honetan seme/alaben zaintza gurasoen artean hainbanatzeari buruzko zenbait pertsonen testigantzak jasoz. Horren atzean, denbora-pasen atala dator, horretan hainbat pertsonaia ezagunen datu biografikoak haien izenekin elkartzeko planteatuz. Kontrazalak hainbat albiste interesgarriren berri dakarkigu.

Aldizkaria udal bulegoetan eta herriko beste hainbat zerbitzutan banatuko da, osasun zentroan kasurako. Horrez gain, nahi duten interesdunek Emakumearen Topagunean bertan harpidetu daitezke, hurrengo aleak etxeko postontzian jaso ahal izateko.

Ikastaroa: aztarna feministak: transformaziorako eta sorkuntzarako tresna

Jabekuntza Eskolak ikasturte berriari helduko dio. Izan ere, bihar hasiko du bere lehen ikastaroa, zeinak 8 ordu iraungo duen. Ikastaroa urriaren 21era bitarteko ostegun arratsaldetan gauzatuko da, 17:30etatik 19:30etarako ordutegian eta Emakumeen Topalekuan bertan.

Tailer honetan emakumeon partaidetzari eta herriko espazio ezberdinei dagokienean emakumeok egin dugun erabilerari buruz hausnarketa egingo dugu. Halaber, espazio berriak nola sortu eta berdintasunezko harremanak suspertzeko dezaketen hiri-eredu berriak nola eraiki eztabaidatuko dugu. Oraindik lekua dago, hortaz badago izena eman eta bihar bertan hasteko aukera. Animatu zaitez!

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan