Ancón Nautika eta Mélida Ostatua, Kalitate Turistikoaren diplomadun

08.10.10
Gizartea

Ermuan ditugun bi familia enpresek Kalitate Turistikoaren diplomak eskuratu dituzte. Akreditazioa lortu dutenak “Ancón Nautika” eta “Mélida Ostatua"; dira. Enpresa ermuarrek agiria atzo arratsaldean jaso zuten Debabarreneko beste hemeretzi establezimenduekin batera. Ekitaldia Itziarko Salegin egin zen eta diplomak banatzen Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendari Isabel Muela egon zen, Debako J.M. Agirrezabala eta Mutrikuko Josebe Astigarraga alkateekin eta Debegesako Presidente Itziar Berasaluzerekin batera.

Kalitate Turistikoko Praktika Onen Programak duen helburua enpresen barneko antolakuntza, kudeaketa hobetzea eta bezeroen beharrak ezagutzea eta horiek asetzea dira. . Programa lau urtetan garatzen da eta Eusko Jaurlaritza da bere arduraduna, zeina Euskalit erakundeaz baliatzen den berori garatzeko. Debegesa Sozietate Publikoak programa kudeatzen eta enpresak zuzenean aholkatzeaz arduratzen da. Kalitatearen agiria jaso duten enpresen artean Mallabiko bi (Zelai landaetxea eta Longa Nezkazalturismoa), Eibar eta Elgoibarko bana, Debako hamaika eta Mutrikuko beste lau ere izan dira.

Famili enpresa bi: bata hasi berria eta bestea betidanikoa

‘Nautika Ancón’ enpresaren izena bere bazkideen abizenez baliatuz –Andonegi eta Conde- egindako akronimoa da. Enpresak I+D kalifikazioa eta Ermuko Udalbatzaren babesa jaso zuen, horregatik Izarrako enpresa hazitegian kokatzeko laguntzan jaso zituen hasieran. Enpresak itsas turismo aktiboan jarduten du eta horretarako ‘Horizon 43’ modelo eta bi motorreko itsasontzia du, “Circe” izenekoa. Itsasontzia udaz geroztik Lekeitioko atrakalekuan dago, aurreko bi urteetan Zumaian egon eta gero. Egun erdiko edo osoko txangoak egiten dituzte itsasora, bezeroek arrantzan egin edo estropadak edo kostaldea ikus ditzaten. Horrez gain, ezkondu aurreko agurrak, eguneko edo asteko itsas bidaiak eta bestelakoak ere egiten dituzte. Itsasontzian bidaiara joanen diren 6 pertsonek egin dezakete lo eta otorduak, sukalde, komun eta logelak baitituelako. Horrez guztiaz gain, nautikako eskola homologatua ere badira eta laketontzietan ibili eta horiek erabiltzeko titulazio guztietarako eskolak ere ematen dituzte, praktikak barne. (oinarrizko titulua, PNB, PER, PY eta CY delakoak).

Mélida Ostatua ibilbide oso luzea duen enpresa da, betidanikoa, orain berrogeita bi urte sortu zena. Felixek eta Norak sortu zuten. Egun ostatu fundatzaileen semeak, Juantxo Diezek eta horren bikotekideak, Marga Perezek, kudeatzen dute. Hortaz enpresaren bigarren gizaldia dugu eta bikoteak kalitatearen aldeko apustu sutsua egin du, ostatua goitik behera berritu eta modernizatuz. Kalitate Turistikoaren agiriaz gain, oraintsu irisgarritasunaren zigilua ere eskuratu dute, zeina azaroan egingo den ekitaldian jasoko duten. Zigilu hori Minusbaliotasunak dituzten pertsonen Nazioarteko egunean egingo den ekitaldian jasoko dute.

Enpresa bietako kideek Eusko Jaurlaritzak kalitatea sustatzeko duen Institutuaren, Euskalit izenekoaren, praktika onen programa jarraitu dituzte azken urtean zehar. Programa horren xedea, establezimendu turistikoen kudeaketa sistemak indartu eta hobetzea da, horretarako kalitatea igotzeko kasuan kasuko planez baliatzen direlarik.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita