‘Jakiten’, zaintze lanetan ari direnei laguntzeko doako telefonoa
Bizitzen Fundazioak zerbitzu aitzindari bat abian jarri du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietarako sailarekin elkarlanean. Zerbitzuari jarri zaion izena ‘Jakiten’ da. Funtsean doako telefonoan oinarrituriko aholkularitza zerbitzua da, non psikologo profesionalek familian dependentzia egoeran egon eta laguntza behar kideak dituzten eta zaintze lanetan ari direnei laguntza eskaintzen dieten. Zerbitzu honek zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea du helburutzat, horiei zaintza lanerako eta norbere burua zaintzeko ezagutzak eta tresnak eskainiz. Aholkularitza zerbitzua ondoren adierazten diren moduetan ematen da:
- Asistentziarako 900 100 356 doako telefonoaren bidez jasotzen diren deien bidez. Atentzio egunak astelehenetik ostiralera dira eta ordutegia, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 15:00etara.
- Posta elektronikoko jakiten@personascuidadoras.orgjakiten@personascuidadoras.org ontzian jasotzako mezuei erantzunez.
- On-line web kameraz baliaturik, horrela eskatzen dutenentzat.
- Zalantzak eta eskari-galderak jaso eta erantzuteko foroaren bidez. Foroa www.personascuidadoras.org webgunean txertaturik dago, zeina zerbitzuaren osagarri den.
Jakiten zerbitzua Autonomi Erkidegoan zaintze lanak egiten dituzten pertsona ez profesionalak erabili dezakete eta baita ere laguntza behar duten nagusiak dituzten familietako kideak, zaintzaileak izan ez arren. Bizitzen Fundazioaren Gerentea den Virginia Lizarragaren esanetan “zaintze lanetan ari direnen eta beren familientzako itxaropenaren telefonoaren pareko izan nahi du, egunero aurre egiten dieten egoera partikularrei, gainezka edo blokeaturik sentitzen direnei laguntzeko, irtenbide edo baliabiderik aurkitzen ez dutenerako. Horrelako egoeratan edo bestelakoetan, Jakiten zerbitzura deitzea da komenigarriena”.
Zaintzaileak: gehienak emakumeak dira eta EAEan 65.000etik 82.000ra bitartean daudela uste da
Zerbitzuan geriatria eta gerontologian espezializaturiko psikologo bi daude lanean. Horiek konponbide, kontseilu eta informazioa eman dezakete, generoaren aldagaia kontutan harturik. Izan ere zaintze lanean ari den pertsonaren aurpegia emakumearena baita, kasurik gehienetan. Bizitzen Fundazioak bildutako datuen arabera, haren argazkian ondorengo datuak agertzen dira: laguntza behar duenaren alaba da, 52 urte ingurukoa, ezkondutakoa, etxean lan egiten duena soldatarik gabe (etxekoandrea) eta adinezko pertsonarekin une oro bizi dena, hark familiako kide ezberdinen etxetik pasa gabe. Virginia Lizarragak aditzera eman duenez “ kolektiboaren barne dauden kide guztiengana iritzi nahi dute eta batez ere, baliabide gutxien dituztenengana, hots, 65 urtetik gorako emakumeengana eta oinarrizko ikasketak dituzten etxekoandreengana”.
Adineko pertsona zaintzean, egoera zail hainbati modu eraginkorrean kudeatzea dakar berarekin eta horretarako ez dago aldez aurreko prestakuntzarik ez eta gerora laguntza askorik. Kasu askotan, zaintzaile lanak egiten dituzten pertsonek gainezka eginda eta epe luzeko stres egoeran daude, hortik zaintzailearen sindromera jauzi egiteko arriskua dagoelarik. Sindrome horren zaintzailearen osasun orokorrean eragiten du, hainbat alterazio agertuz.
Bizitzen Fundazioaren inguruko datuak
Bizitzen Fundazioa 2000.urtean ibilera hasi zuen irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. Bere helburua pertsona nagusien eta bere ingurukoen ongizatearen sustapena da gizarte zerbitzuen arloan ekintzak eginez, horrela Euskal Autonomi Erkidego osoan pertsona hauen bizi-kalitatea hobetuz. Bizitzen Fundazioa pertsona nagusien (menpekotasuna dutenak eta baita ez dutenak ere) eta baita beraien senitartekoentzako zerbitzuak garatzen oinarritzen da, bereziki zaintzaile informalentzako zerbitzuak.
Bizitzen Fundazioa Eusko Jaurlaritzako fundazioen erregistroan eta Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte ekintzako erakundeetan inskribatuta dago. Aldi berean Bizitzen Fundazioak www.personascuidadoras.org webgunea kudeatzen du.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Etxebizitzetan sartzen saiatzearen ustezko delitua leporatu diete