Puntu morea: emakumeenganako indarkeriaren kontra egotearen seinale

03.11.10
Berdintasuna

Aukera Berdintasunerako sailak sentiberatasun kanpaina abiarazi du, zeina azaroaren 25ean -Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunean- bukatuko den. Eudelek –Euskal Herriko udalerrien elkarteak- eta Berdinsareak –berdintasunaren aldeko sareak- kanpaina horren irudi puntu morea erabiltzea bultzatzen dute, hori Autonomi Erkidego guztian erabiliko delarik. Ermuko Udalean, horrez gain, azaro guztian zehar posta bidez bidaltzen diren eskutitz guztien gutun-azaletan, emakumeenganako indarkeriari ez leloa eta puntu morea daraman pegatina itsatsiko da. Horren bidez, erakundearen konpromisoa azpimarratu eta agerrarazi nahi da.

Berdintasun sailak kartelak banatuko ditu udal bulego eta zerbitzuetan, azaroaren 25a ospatzeko jardueren barne. Kartel horiek etxebizitzetako leihoetan, dendetako ateetan edota kotxeen leihatilatan ikustea espero du udal sail horrek. Kartelak Abiapuntu, udal liburutegia, Emakumearen Topagunean eta bestelako bulego publikoetan eskuragai izango dira nahi dituzten pertsonentzat.

Halaber, herriko hainbat denda eta ostalaritzako establezimenduetan ere jaso ahal izango dira. Horiek ere, binilozko kartelak jarriko dituztelarik beren lokal, ate eta erakusleihoetan.

Gu guztion parte hartzea ezinbestekoa da gizartearen gaitz honekin amaitzeko. Sailak deia luzatu digu herritarroi puntu moredun kartela jar dezagun, guk ere indarkeri matxistaren aurka gaudenaren seinale.

Ez ezazu egin; ez ezazu egiten utzi; ez ezazu justifikatu!

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko