Musika kontzertua Lobianon, Esne Zopak egitasmoarekin

04.11.10
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura sailak Esne Zopak egitasmoa dakar Ermura. Ikuskizuna Lobiano Kultur Gunean egingo da bihar ostirala, gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Taldearekin batera ere taldeko dja – DZ-ere badator. Sarrerak 5 euro balio du eta udal kultura saileko bulegoetan eros daiteke gaur nahiz bihar arratsaldeko 3ak arte edo, osterantzean, emanaldia hasi aurretik sarreran bertan.

Esne Zopa egitasmoaren eta partaideen hainbat datu

Esnea eta ogia. Ez da gauza handirik behar esne-zopak egiteko eta mokadu bikaina da. Trikitiak eta panderoak ere, beren xumean, inguruan dituztenak dantzan jartzeko gaitasun izugarria daukate. Nahiz eta azken urteotan erromeriak beherako bidea hartu duen, infernuko hauspoak badu oraindik indarra. Eta bide horretan lerratu nahi izan dute Xabier Solano soinu jotzaileak eta Esne Beltza taldeko lagunek ESNE ZOPAK egitasmoa.

Esne Zopak trikiti tradizionalarekin osatutako diskoa da. Molde zaharrean jotako pieza berriak biltzen dira bertara. Trikitia (Xabier Solano) eta panderoa (Jon Mari Beasain) beren gordinean. Nahiz eta abesti batzuk DZ taldeko djak zipriztindu, esku soinua eta panderoa dira protagonista nagusiak.

Horrela, garai bateko trikitira gerturatzeko Solanok bere buruarekin zeukan zorra kitatzea lortu du. Soinu aldetik trikiti tradizionalera hurbiltzeko ahalegina egin dute, garaiko hotsak erabiliz.

Baina trikiti tradizionalera gerturatzeko modurik onena soinu jotzaile zaharrengana jotzea zela pentsatu zuten, zer kontatua izango zutela gogoan, haien istorioak entzun eta biltzeko. Eta hortxe “Esne Zopak” proiektuan biltzen diren letren berezitasuna, gertatutako istorioetan oinarritzen baitira. Besteren artean Epelarrek, Landakandak, Lajak, Xaprek, Etxeberritxok, Felisak, Ospas-ek eta Praxkuk kontatutakoa entzun eta hiru bertsolariengana jo zuten Esne Beltza taldekoek, pasadizo horiei buruzko letrak josi zitzaten. Hartara, Iker Zubeldiak, Jon Maiak eta Jon Garmendia “Txuria”k idatzi dituzte abestien letrak.

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita