Ermuak lagundu egingo du ekimen, berrikuntza, industri eta ekonomiaren ehuna bultzatzen

05.11.10
Erakundea

Ermua ekimenak, berrikuntzak, industri eta ekonomiaren ehunak bultzatzen laguntzeko presta dagoela adierazi dio udalak Eusko Jaurlaritzari. Gobernu taldea Industri Sailburuarekin eta bere kabineteko bi sailburuordeekin bildu da. Bernabé Unda, Pedro Gómez eta Juan Ignacio Goicolea udaletxean izan dira aste honetan. Bileraren xedea gure udalerriarentzat garrantzitsuak diren hainbat ekimenei buruz hitze egitea eta horiek inguruko ikuspuntuak elkar trukatzea. Udal agintarien ustez industri ehuna eta garapen bideak dibertsifikatzea eta teknologia berriak ezartzea oso garrantzitsua da etorkizunerako.

Aspaldidanik, gure udala kezkatuta dago. Jakina badakigunez, gure herrian dugun industria gehiena automobilgintzari loturik dago. Sektoreak aldaketa garaiak bizi ditu orain eta, hori horrela, epe ertain eta luzera begira gure enpresen jarduera osatu beharko dela uste da, beren laiakortasuna eta iraupena bermatzeko. Gainera, hiriburuen inguruan –teknologia parketan esaterako- teknologi, berrikuntza eta balio gehiagoko enplegu iturri berriak sortarazten ari dira. Fenomeno hori, aldiz, ez da ematen ari gurea bezalako herri ertain-txiki edo hiriburuetatik urrun gaudenotan. Horregatik guztiarengatik, egoera horri buelta emateko Ermua agente aktiboa izan behar duela eta horrelako enpresek gure udalerrian ere ezartzerik izan dezaten apustu egin behar dela. Horretarako, azpiegitura eta gune egokiak sortu behar direla uste dugu, ekintzaile eta kualifikatu diren pertsonek nahi izanez gero gurean geratu eta enplegua sortzeko.

Ermuak hori probokatu edo lagundu nahi du guzti hori gure herrira hel dadin, beste inork egitearen zain egon gabe

Ermuan lanean ari gara horrela izan dadin, proiektu eta ekimen ezberdinetan oinarriturik. Eta Eusko Jaurlaritzari adierazi diogu harreman estuagoa izan, indarrak batu eta elkarlanean jarduteko prest gaudela, izaera hori duten zuzkidura, gune eta azpiegiturak gauzatzeko. Azpiegiturak soilik ez, horien eduki izango direnak baita ere, I+D+i ekimenak indartuz, ekintzaileei babesa eman, mikrosistemak sortu, horietan jarduten dutenek elkarren artean ezagutza partekatu ditzaten eta, azken batean, batzeko eta elarri aberasteko. Laburbilduz, pertsona ekintzailearekiko jarrera positiboak eta horretan txertatutako kultura sortuz, ekintzailearen figura urri edo bakan sentitu ez dadin. Etorkizuneko gizartea eratuko duten gazteek beren irtenbide profesionalen protagonista izan, beren enplegua antolatu ditzaten, baldintza eta aukerak sortuaz.

Azken asmoa, egun oso hedaturik dagoen ezagutzaren gizarte kontzeptua, sare sozial eta teknologikoak Ermura ere iritsi daitezela. Horretarako, ekimen zehatzen bidez, Ermuan eta Ermurako izango den ekoizpen eredu berria izan dezagula ahalbidetzeko. Hori egingo duen beste inoren zain egon gabe. Gobernuan dagoen taldeak aldaketa hori probokatu edo horretan lagundu nahi du, esandakoa iritsi eta errealitate izateko gure udalerrian. Horregatik guztiarengatik, Ermua prest agertu da ekintzaileen ekimenak, berrikuntza, gizarte eta ekonomi ehuna bultzatzeko erakundeen arteko lankidetzaren bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu