Venezuelatik oparia ekarri digun bisitaria etorri zaigu

09.11.10
Udal Liburutegia

Luis Vicente Hidalgo hiritar Venezuelarra, Lehen Valdespinako Markesaren -Andrés Agustín de Orbe y Zarauz zenaren- zuzeneko senideak Ermuan izan da gaur. Luis Vicente ekonomilaria da eta Venezuelako Banku Zentralean lan egiten du. Oporretan dago eta azken bi asteetan Espainian izan da bere familia arbasoei buruzko datu eta dokumentazio historikoa biltzen. Bi asteotan Madril, Cadiz, Sevilla, Bartzelona, Donosti eta Azpeitia bisitatu ditu. Gaur Ermura etorri da Valdespina Markesaren eta Lobianokoaren jauregiak ezagutzera eta, bide batez, udalerria eta udal liburutegiko Bertoko Bilduma ere.

Carlos Totorika alkateak harrera egin dio eta gure udalerriko hainbat leku eta eraikin ikustera lagundu du. Alkateak eta Luis Vicentek honen arbasoen inguruko pasadizoez eta gure herrian haiek utzitako ondareaz. Jarraian udal liburutegira joan da, bertan Sara Gago liburuzainarekin eta Bertoko Bildumaren arduradun Miren Torrealdayrekin elkarrizketatu delarik. Luis Vicentek eta Mirenek informazioa elkartrukatu dute azken hilabeteetan Valdespinako Markesaren zuhaitz-genealogiakoa landu eta bildu ahal izateko.

Bisitariak liburu bi ekarri eta oparitu dizkio Ermuari, aleak alkateari entregatu dizkiolarik. Aleak liburutegian geratuko da, Bertako Bilduma osatu eta aberastuz. Lehenengo liburuaren titulua "Emparan y el golpe de estado de 1810" da, Angel Grisanti historiagileak idatzitakoa. (Lux Tipografia, S.A. argitaletxea, Caracas, 1960eko apirilaren 19an). Liburuan bisitariaren amak, Silene Parés Pieretti de Hidalgok, lerro batzuk idatzi eta bidali dizkigu. Liburuan autoreak 1810eko apirilaren 19an, amerikar kontinentearen independentziaren prozesuaren hastapena eta Vicente de Emparan y Orberen jokabidea jasotzen diren. Liburuan Vicente de Emparan y Orbe zenaren jatorriaz eta familiaz hainbat datu ematen dira. Bigarren liburuak, "Serie 200 años. Monedas con historia" titulua du. Venezuelako Banku Zentralak argitaratu du, aurten. Bere azalak pasadizo historiko bat erakusten du, bertan dagoen ilustrazioan Vicente de Emparan ikus daiteke balkoi batean, herritarrei Gobernurik nahi ote duten galdetzen.

Amaitzeko, egun udaletxearen eraikina dena ezagutu ondoren, Luis Vicentek autoritateen udal liburuan mezu bat idatzi eta sinatu du. Ekitaldian Maria Asun Ardantza eta Victor Ferrero zinegotziek lagundu diote.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean