Animalien edukitzari buruzko Ordenantza indarrean dago eta aplikatzen hasi da

23.12.10
Ingurumena

Aste honetan hasiera eman zaio Ermuan Animaliak edukitzeari buruzko Ordenantza betetzen den edo ez zaintzari. Eta ondorioz, astelehenetik eta informazio kanpaina bukatutzat eman ondoren, zehapen edo zigor araubidea indarrean dago eta jada aplikatzen hasi da.

Ordenantzak bost titulu ditu eta horiek beste 65 artikuluren bidez garatzen dira. Horietan edozelako animaliak –konpainiakoak edo ez- edukitzearen inguruko aspektuak, animalien eta pertsonen arteko bizitza harmonizatuz eta osasun, ingurumen eta segurtasunerako izan daitezkeen arriskuak gutxituz. Horrez gain, animaliak jaso beharrezko gutxieneko atentzioak ere lantzen ditu, tratuan, higienean, elikaduran, babesean, garraioan, identifikazioan edo gizakiekiko elkarbizitzaren alorretan. Ordenantza izapidetzeaz Hirigintza diziplinako atala arduratuko da eta hori betetzeko arduraz Udaltzaingoaren laguntza izango du.

Bosgarren tituluak garatzen du zehapen edo zigorren araubidea. Arau-hausteak hiru multzotan banatzen dira: arinak, larriak edo oso larriak izan daitezkeelarik. Baina ikus dezagun atal bakoitzean zer xedatzen den sakonkiago:

  1. Arau-hauste arinak dira:
    1. Errolda-identifikazioa beharrezkoa izanik, halakorik ez duten konpainiako animaliak edukitzea.
    2. Animaliak Legeek edo Araudiek zehazten dutena bete gabe garraiatzea.
    3. Animaliak zaintza eta arreta egokia eskaini ezin zaien lekuetan edukitzea.
    4. Animaliak uhalik gabe solte eroatea.
    5. Animaliei trataera iraingarria eragitea.
    6. Ordenantza honetan nahiz gainerako lege-mailako zein arauzko xedapenetan jasotzen diren betekizunak eta debekuak ez betetzea, arau-haustearen izaera dela eta beste kalifikazio bat merezi ez duenean.
  2. Arau-hauste larriak dira:
    1. Animaliak elikagai edo osasun-zaintza egokirik gabe edukitzea, higiene/osasun ikuspuntutik egokiak ez diren instalazioetan.
    2. Animaliak antzutzea, ebaketak egitea edo hiltzea, albaitariaren kontrolpean ez bada, edo Legeek eta Araudiek ezartzen dituzten baldintzen eta betekizunen aurka badoaz.
    3. Animalien gorpuak bide publikoan lagatzea.
    4. Pertsona batena dela frogatu delarik, txakurtegiak jasotako animalien kargu hartu nahi ez izatea.
    5. Pertsona batena izanik, txakurtegian hartutako animalia jasotzeagatik eta zaintzeagatik dagozkion zerbitzuak ordaindu nahi ez izatea.
    6. Lakiolari ofizialak lanean ari direla, haien jarduerari oztopo edo traba egitea.
    7. Animalia ez txertatzea edo derrigorrezko tratamenduak ez egitea.
    8. Animaliak baimenik gabe saltzea.
    9. Aurretiaz haginka egin duten animaliak, edo arriskutsuak direla frogatu direnak, edo arriskutsuak izan daitezkeen animalien zerrendan daudenak, muturreko barik erabiltzea.
    10. Bide eta plaza publikoetan, haurrentzako parkeetan, lorategietan, parkeetan eta, oro har, oinezkoak dabiltzan leku guztietan eta apaindurarako leku guztietan animalien gorozkiak ez jasotzea eta zaborrontzira edo hiri-hondakin solidoen edukiontzira ez botatzea.
    11. Ordenantza honen xede diren animaliak aldi batean mantentzen, hazten edo saltzen dituzten establezimenduek Legeek edo Arauek ezartzen dituzten baldintzak edo betekizunak ez betetzea.
    12. Animaliei tratu txarrak eragitea edo erasotzea, beharrezkoak ez den sufrimendua, lesioak edo ebaketak eraginez.
    13. Animaliei, zuzenean edo elikagaien bidez, sufrimendua edo beharrezkoak ez diren kalteak eragingo dizkieten substantziak ematea.
    14. Kalteak eragin ditzaketen animaliak zaintzeko edo gordetzeko arreta nahikoa ez izatea.
    15. Animalien gaixotasunaren edo ageriko sufrimendu larrien aurrean, albaitariaren laguntzarik ez eskaintzea.
    16. Animaliei baimen egokia ez duten ikuskizunetan parte harraraztea.
    17. Zehapen-espedientea ireki aurreko bi urteetan ebazpen finkoz zehatzea eragin duten hiru arau-hauste arin egin izana.
  3. Arau-hauste oso larriak dira:
    1. Agresioz edo substantzia toxikoak emanez animalien heriotza eragitea.
    2. Etxeko edo konpainiako animalia abandonatzea.
    3. Animaliekin krudelkeria, tratu txarrak edo sufrimendua dakarten eszenak filmatzea.
    4. Baimendutako ikuskizunetan animaliei anestesia edo drogak ematea, haien jokabide naturalaren aurkako helburuak lortzeko.
    5. Bide eta leku publikoetan pozoindutako elikagaiak lagatzea.
    6. Animaliei debekatutako ikuskizunetan parte harraraztea.
    7. Zehapen-espedientea ireki aurreko bi urteetan ebazpen finkoz zehatzea eragin duten hiru arau-hauste larri egin izana.

Ordenantza honen aurkako arau-hausteak 30 €-tik 300 €-ra bitarteko isunez zehatuko dira, honako sailkapen honen arabera:

  • Arau-hauste arinak.................... 30 €-tik 50 €-ra
  • Arau-hauste larriak:................... 51 €-tik 100 €-ra
  • Arau hauste larriak...................101 €.tik 300 €-ra

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko