Ermuko eskalada-murru berria irekiko da datorren astelehenean

24.12.10
Kirolak

Ermuko eskalada-murru berria datorren astelehenean irekiko da. Federatuko kirolariek instalazioa erabili ahal izango dute.

Lanek hilabete iraun zuten eta 59.632,48 euroko aurrekontua izan du. Alaiza Madinabeitia S.M. enpresak, instalazio mota hauek aditua, lanak gauzatu ditu.

Estrukturak 133,5 metro kuadratuko azalera ditu eta horman 17 metro betetzen ditu: 5 metro zabalera eskalada-murrurako hiru soka-zulokin eta 31,5 metro koadratuko eskalatzeko-azalera du. Gainera, boulderek 12 metroko zabalera eta 3,5 metroko altuera ditu. Hori dela eta, 75 metro koadratuko azalera eskalatzeko ditu.

Beraz, Ermuko Udal Kirol Erakundeak orain dela 10 hilabete hartu zuen konpromisoa beteko du. Konpromisoa bazkideek bere abonamenduarekin erabili ahal dituzten instalazioak hobetzea zen. Hori horrela, eskalada-murrua aurten egindako laugarren inbertsioa da. Besteak SPA gunea eraikitzea, Fitness-makineria eskuratzea eta Ziklismo Indoor praktikatzeko bizikletak berritzea izan dira, hauek guztiak Miguel Angel Blanco kiroldegi bertan.

Baimena federatibo duten kirolariek izan ezik sartu eta erabili ahal izango dute

Baimena federatibo duten kirolariek instalazioak erabili ahal izango dituzte. Horretarako, sartzeko momentuan Euskal Mendizale Federazioaren baimena (urte honetakoa) edo edozein lurraldeko baimena erakutsi beharko dute. UKEko abonatua izanez gero ez dute ezer ordaindu behar izango, bestela, instalazioetara sartzeko salneurria ordaindu behar da.

Instalazioak erabiltzeko materiala egokia edukitzea beharrezkoa da: katu-hanka, soka dinamikoa, eskalatzeko arnesa, ez blokeatzailea, express zinta eta kirol arropa. Materialak UIAA eta CE entitateen estandarrekin bete behar du. Boulder kasuan, katu-hanka eta kirol arropa erabiltzea derrigorrezkoa da.

  • Eskalada-murruaren argazkia
  • Eskalada-murruaren argazkia

Eskalada-murruaren xehetasun teknikoak

Elkarren arteko lotura izango du bi zonalde exekutatuko dira. Batean eskalada praktikatu ahal izango da eta bestean entrenatu. Eskalatu eta altuera hartu nahi duten erabiltzaileek arnesak eta sokak erabili beharko dituzte beren segurtasuna bermatu eta minik hartu ez dezaten. Bestalde, bigarren zonaldeak –boulderrak- 3,5 metroko altuera izango du, horretan ez da sokarik erabili beharko. Horren azpian koltxonetak egongo dira. Zonalde hau beren beregi entrenatzeko eta maila edo zailtasun altuagoko erabilerarako izango da.

Eskalada-murrua. 5 x 6,3 metroko horma-zatia hartuko du, sokaz egin beharreko hiru bide izango ditu. Hiru bideek sabaian lotura izango dute eta eskalada mosketoia erabili beharko da. Xaflazko eta inklinaziorik gabeko hiru lerro izango dira, bertara lotzeko.

Boulderra. Zonalde hau beren beregi entrenatzeko eta maila edo zailtasun tekniko altuagoko erabilerarako izanik. Boulderrak horman 12 metroko Zabaleta eta 3,5 metroko altuera izango du. Hiru moduluk osatuko dute, horietako bakoitzak –25º, -45º, -60º eta +10º gradu artean izango dituztelarik.

Aprobetxamenduaren mesederako, modulu ezberdinen arteko trantsizioak modu inklinatuan egingo dira, 90 graduko ondoko pasabiderik eratu gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke