Etengabe eraikitzen dagoen liburutegia

14.01.11
Udal Liburutegia

Gure herriko udal liburutegia haur eta gazteentzako liburu sorta bat jasoko du, irakur zaletasuna sustatzeko Maria Moliner sarien 2010 edizioan. Sari hori Kultura Ministerioak deitzen du urtero 50000 biztanletik behera dituzten udalerriko liburutegientzat, Espainiako udalerri eta Probintzien Federazioarekin eta Coca-cola fundazioarekin batera.

Gure udal liburutegiak azken urteetan, hainbat aldiz jaso izan du sari edo aipamenen bat edo deialdia honetan. Hori horrela, bertako lantaldeak gauzatzen ari diren lana bide onetik dioala eta aintzat hartu izanaren froga kontsideratzen du. Horrez gain, liburu sorten ezohiko ekarpen horrek bertako fondoa hazi eta aberasten dute. Aurtengo deialdira aurkeztutako proiektuaren titulua ‘Etengabe eraikitzen dagoen liburutegia’ izan da. Horretan, liburutegiaren, ertako lankide taldearen eta sustatzen duten jardueraren lan-ildoak jasotzen dira, egiten duten kudeaketaren ardatz eta oinarri gisa parte hartzea, berrikuntza, hausnarketa , sormena edo eraginkortasuna azpimarratuz.

Eskualdeko beste hiru liburutegi ere saritu dituzte kategoria berean, hain zuzen ere Durango, Iurreta eta Elorriokoa, hain zuzen ere.

Irakur zaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur eta gazteen artean irakur zaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Gurean, azken urteetan irakur zaletasunaren indizeak gora egin du, batez ere gazteengan.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte