Teresa Murga eraikina argindarrik gabe, Iparragirre kalean matxura gertatu eta gero

20.01.11
Udal Liburutegia

Teresa Murga eraikina argindarrik gabe geratu zen atzo arratsaldeko hiruetatik aurrera. Iberdorlak aditzera eman zuenez Iparragirre kalean egiten ari diren obratan matxura larria gertatu zen. Teknikariek zerbitzua bere onera ekartzerik izan ez zutenez, eraikina hustu eta zerbitzuak itxi egin behar izan ziren arratsaldeko 7etan, eguna ilundu eta gero.

Iberdrolako eta udal brigadako langileek Iparragirre kalera bertaratu ziren matxuraren berri jaso eta gero, hori konpontzeko asmoz. Nolanahi ere, ezin izan zuten zerbitzua bere onera ekarri ilundu aurretik. Arratsaldeko 6etan Iberdrolak ezin izango zuela zerbitzurik eman adirazi zuen. Gutxienez hurrengo egunera artean. Gaur goizean, matxura konpondu eta zerbitzua eman du, orain normaltasuna izanik nagusi.

Bart arratsaldean, Teresa Murga eraikinean dauden euskaltegi, KZ Gunea, EPA eta liburutegiaren zerbitzuetako erabiltzaileek –ehun bat, gutxi gorabehera- kaleratu behar izan ziren, ilunetan zegoen eraikina itxi beharraren aurrean. Eraikina zazpietan hustu eta itxi zen, erabat ezer ikusterik gabe geratu ondoren.

Zerbitzu horietako ordezkariek bertan zeuden pertsonei eragindako eragozpenengatik barkamena eskatu dute. Gaur bertan bildu eta lanean hasi dira, horrelakoak prebenitzerik ez eta gertatzen direnean erantzun azkar bat eman ahal izateko, erabiltzaileei eragozpenik ez sortzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz