Adineko pertsonei irakurketaz gozatzea erraztuko dien estrategia orokorra

25.01.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak biziki sustatu nahi ditu adineko pertsonen artean. Horretarako egitarau orokorra diseinatu du, ondoko urratsak emanez: nagusien egoitzan irakurketa txoko ipiniz, buru-trebetasunak mantentzen laguntzeko jolas-tailerrak antolatuz eta bideo-jokoen kontsolaz baliatuz, kolektibo eta liburutegia hurbilduz, erabiltzaile horiek autonomia eta erosotasuna erraztuz.

Nagusien Egoitza

Kultura eta Gizarte Ongizateko zinegotziek eta liburutegi eta egoitzako arduradunek zentroan jarri berri den irakurketa txokoa inauguratu zuten aurreko ostegunean. Toxoko hori elkarlanean antolatu eta diseinatu dute erresidentziak eta udal liburutegiak. Bertan edozelako generoko eleberriak aurki daitezke eta nagusi dira, abentura, erromantze eta benetako bizitza ardatz duten aleak. Liburu gutzi horien tipografia berezia da, tamaina ertain eta handiko grafiatan idatzita baitaude. Aldizkariei dagokienez, bidai, osasun, paisai edo argazkilaritza gaiak lantzen dituztenak daude. Fondo horiek biltzeko hainbat iturritik edan dute: udal liburutegitik, erabiltzaileek bertan entregatzen dituztenetatik eta erresidentziako langileek beraien egin dituzten emarietatik.

Erresidentziara ere hainbat atril eraman dira irakurleek mahai gainean jarri eta erosoago irakurtzerik izan dezaten.

Gidaturiko bisitak

Adineko pertsonen eta udal liburutegiaren arteko hartu eta emana areagotu eta elkar ezagutza sakontzeko xedez, gidaturiko bisitak egiten ari dira abenduaz geroztik. Hamar bat egoiliar beren terapeutekin batera liburutegian egon ziren aurreko hilean, zerbitzu eta bertan egin daitekeen guztian hurbiletik ezagutzeko. Asmo horri eutsiz, jada prestatzen ari dira hurrengo bisita, bai erresidentziako nahiz bere kabuz liburutegira joaten diren. Bestalde, udal liburutegian bertan maileguan uzten dituzten lupak erabili ditzakete, ikusmenean arazoak dituztenek beren irakurketa errazteko eta horri laguntzeko.

Bideo-jokoen kontsolak

Bestalde irakurketarako euskarri berriekin zerikusi zuzena duten hainbat jarduera diseinatu dira, irakurketa eta jolasaren bidez buru trebetasunak mantentzen laguntzeko. Otsailean bertan edadetuentzako tailerrak antolatuko dituzte buru entrenamendurako jokoak erabili eta Nintendo DS makinarekin jolasten ikas dezaten. Horrez gain, kolektiboki kideei prentsa inteneten edo liburu digitalen irakurgailuez irakurtzeko laguntza ere eskaintzen zaie.

Etxera bertarainoko mailegua

Aukera honek baditu urteak, ez baita berria. Honen bitartez, liburutegiak ezintasun edo gaixotasunen bat izan eta liburutegiraino bertaratu ezin direnei gauzak erraztu nahi die, irakurtzeko zaletasun galdu ez dezaten. Bide hau erabilita liburuak maileguan eskatzen dituztenei, aleak etxeraino eramaten dizkiete udal liburutegiko lankideek.

  • Argazkian Nagusien Egoitzan jarri berri den irakurketa txokoa eta eskaintzen den hainbat material
  • Argazkian irakurketa txokoa estreinatu duten hainbat nagusi Gizarte Ekintza alorreko zinegotziarekin berbetan
  • Argazkian irakurketa txoko berria eta erabiltzaileak horren atzean

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean