‘This is me’, urtarrileko zine-klubaren azken filma

27.01.11
Gizartea

Mudo-Drogot taldeak urtarrileko hirugarren eta azken filma proiektatuko du gaur. Filma horren titulua ‘This is me’ da. Lanak haurren eskubideen urraketa eta indarkeria mota hainbaten erabilera salatzen du. Dena den, gauzarik garrantzitsuena gaia “adinez txikien ikuspuntutik bertatik landu eta jorratzea’ da. Lana 17 urteetako Miquel Forteza gazteak zuzendu du. Lobianon ikusi ahal izando dugu, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30etan. Sarrera doan.

Filme berezia da, 11 urtetik 18ra bitarteko gazte taldeak egin baitu osorik: gidoia idatzi, diseinatu, zuzendu, interpretatu eta muntatu baita ere. Guztira 43 izan dira parte hartu dutenak, Madrilgo Orson the Kid zine-eskolako hamabost irakasleren aholku eta laguntzaz.

Lana aurre estreinatu zen 2009ko azaroaren 20an, Ginebran, Nazio Batuen Asanblada Orokorrean proiektatuz, haurren oinarrizko eskubideen aitorpenaren 50. urteurrenean eta konbentzioaren 20.ean.

Ez da dokumentala, ez dokudrama, ez eta reality showa ere. Fikzioaz baliatuz protagonistek kontatutako bizitza da. Filman 6 istorio uztartuko dira, Kontinente guztietako haurren Giza Eskubideak urratu izana agertzeko.

Sinopsia

Vahid 12 urteko gazte afrikarra da. Ume soldadu egiten zuten egunean bertan, paramilitarrengandik ihes egitea lortu duena. Bizitzak Espainiara ekarri du, kamioi baten azpian ezkutaturik. Bere ametsa heriotzari buruzko amets gaizto gehiagori kez izatea eta edozein gazte arrunta bezala, pozik, bizitzea da, telebistan irribarretsu ikusten dituenak bezala. Bestaldi, Xion Li Asian jaiotako 16 urteko neska gaztea da. Lapurretan egin du egunero biziraun ahal izateko haurrak prostituitzeko sare batetik ihes egin eta gero.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu