Zientzia eta Berrikuntzaren hiria (II): Berrikuntza ekonomikoa (a)

31.01.11
Erakundea

Zientzia eta Berrikuntzaren hiria izendapena jaso izanagatiko idatzi sortarekin aurrera eginez, gaurkoan Berrikuntza ekonomikoaren ardatza lantzeari ekingo diogu. Berrikuntza ekonomikoaren atalak duen garrantzia eta luzerari erreparatuz, atala bi zatitan landu eta argitaratuko dugu.

Berrikuntza ekonomikoaren ardatzean ditugun helburu estrategikoak ondorengo hauek dira:

  • Dibertsifikazio eta lehiakortasuna bultzatzea.
  • Erakunde publiko nahiz pribatuen arteko lankidetza areagotu eta garatzea
  • Eremu publiko nahiz pribatuan I+G+b bultzatzea.
  • Trebakuntza eta ekintzaile jarduerak indartzea, aldaketa ekonomikoei aurre egiteko baliabideak izan dezaten herritarrek.

Estrategia urteko lanaren emaitza da: langabezia tasari aurre egitea eta industria enpresak hirigunetik kanporatzea

Ekonomi Berrikuntzaren ardatzean udalak jarraitu duen estrategia azken urteetan gauzatutako lanaren emaitza da. Lan ildo honetan murgiltzeko arrazoi nagusiak bi dira: batetik, 1993an udalerrian genuen langabezi tasa handia (%20) eta, hirigunean bertan kokatutako enpresa asko izatea, horiek bizitegi-lurra garatzeko oztopo zirelarik. Arazo horiei biei erantzun eraginkor bat eman beharra genuen.

Horiek horrela, Udalak zenbait tresna sortu zituen estrategia hori garatu ahal izateko. Batetik, hirigunean kokaturiko enpresak lekuz aldatzeko eta, bestetik, ekonomia sustatu, eta trebakuntza jarduera, proiektu eta programen garatzea ahalbidetzeko.

Hori guztia lortzeko inguruko gizarte eta ekonomi eragileekin etengabeko harremana prozesua artikulatu dugu, konpartitzen genituen helburuak identifikatze aldera.

Estrategia horren barne, Udalak Urtia industrialdeko Plan Partziala garatu zuen TVA, Microdeco, Egui enpresek, besteak beste, handitzeko zituzten beharrei erantzuteko. Horrez gain, Udalak parte hartu zuen Mallabiako Industrialdearen bitartez, Goitondo Industrialdean, SPRI eta ondoko beste udalekin batera.

Kudeaketarako tresna, PROMOSA sozietate publikoa

Kudeaketarako erabili dugun beste tresna bat udal sozietate publikoa eratzea izan da, Promoción Económica de Ermua, S.A.U. (PROMOSA) izenekoa. Sozietate hori 1999an eratu zen eta bere helburu soziala edozelako ondasun eta aktiboak erosi, transformatu eta transmititzea izanik, baldin eta Ermuaren garapen ekonomikoari mesede egiten badiote, industria edo merkataritza jardueretarako lurra eskaini edo sustatuz.

Sozietateak bere jarduerari hasiera eman zion Tenneco Automotive enpresaren eraikina erosiz. Enpresa Ermutik aldegiteko kinka larrian egon zen eta hori gertatu izan balitz herriko nahiz inguruko ekonomiarentzat zaplateko eta galera handia litzateke, udalerrian langile gehien dituen enpresa baita Tenneco.

Promosak IHOBErekin elkarlanean eraikinak zuen kutsadura ezabatu eta pabilioia berritu egin zuen, hartan hainbat lokal atondu eta salduz, hirigunean zeuden enpresak bertara joateko, zeuden orubeak libre utzi eta bertan bizitegi sektore eta etxebizitzak egiteko, ermuarron bizi kalitatea hobetzeko.

Bide beretik, Udalak ‘Herramientas Ermua’ izeneko enpresaren eraikin eta lurra eskuratu zuen, bertako jarduera industriala leku egokiagora aldatuz eta bertako kutsadura ezabatuz. Kokapen hartan etxebizitza libreak, babestutakoak, aparkalekuak eta adineko pertsonentzako egoitza eraiki direlarik.

Herrian, badira lekuz aldatu diren beste hainbat enpresa. Horiek udalak zuzenean egindako kudeaketan oinarrituz, edo SPRI sozietatearekin (EJaurlaritza) batera eginez edo udal planeamenduaren bitartez eginez. Kasu horiek ondorengoak dira:

  • a) Zuzenean:
    • Tenneco Automotive.
      • udalerriko enpresarik garrantzitsuena eta baita, eskualdeko garrantzitsuenetakoa ere. Herritik eta lurraldetik alde egiteko izan zen benetako arriskua ikusita, Udalak beste erakunde publikoekin batera egun Tenneco Automotive dagoen lekuan kokatu ahal izateko beharrezko izan zen lurren berkalifikazioa kudeatu zuen.
    • Herramientas Ermua, S.L.L.
    • Lomi Power.
  • b) SPRI sozietatearekin elkarlanean:
    • Cuchillería del Norte, S.A.
    • Precicontrol.
    • Trokemetal, Ardatz eta TVA.
  • c) Udal planeamenduaren bitartez:
    • Fundiciones Gorospe.
    • Domingo Acha.
    • Forjas Ermua.
    • Fuldain.
  • Argazkian eta ezkerretik C. Totorika, J. Letamendia eta J.C. Abascal, sozietate publikoen gerentea
  • Argazkiak Lobiano aretoa eta bertara hirugarren saioan bildutako ikus-entzuleak

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
11.06.24
Betiondoko aparkaleku berria jada zabalik

148 plaza ditu, horietako bi minusbaliatuentzat. Jada ez dugu aparkatu bidearen erreian, zirkulazioa noranzko bikoitza berreskuratu duelako