Guraso Eskola ekimenaren edizio berria hilabete honetan hasiko da

02.02.11
Gizartea

Guraso Eskola ekimenak edizio berriari hasiera emango dio hilabete honetan. Ekimenak hausnarketarako gunea izan nahi seme-alabak dituzten gurasoentzat. Espazioan parte hartzen dutenek esperientziak konpartitu, eta egunero seme-alabekin sor daitezkeen egoerei aurre egiteko aholku eta jarraibideak ezagutuko dituzte. Saioak baliagarri dira gazteen bizikidetzan eta sozializazioan eman daitezkeen zailtasunak prebenitzeko.

Kanpaina berri honetan iazko formatuari eutsiko zaio. Bilera guztiak Lobianon egingo dira, ikastetxeetan egin ordez. Aurtengo nobedaderik behinena, goiz eta eskola orduetan saioak egingo direla. Ordutegia goizeko 10etatik 11 eta erdietara bitartekoa izango da. Saio edo bilerak egun eta ordu ezberdinetan egingo dira, horietako bakoitzean hizpide izango den gaia anitza eta seme-alaben adinari egokitutakoa izanik. Egitarauan jasotako saio guztietara joan izana, aurreikusi dute antolatzaileek eta, horrek ez du eragotzi edo oztopo izango izena eman ahal izateko.

Aurtengo ediziorako proposatu diren gaiak ondorengo hauek dira: 0 urtetik 3ra bitarteko adina duten seme-alaben gurasoekin elikagaiez, lo egiteko ohiturak, pixoihal eta txupetea erretiratzea, eta kasketak. Eskolaurreko taldeek seme-alabekin zerikusia duten emozioen kontrol eta erabileran zentratuko dira. Lehen Hezkuntzakoek autoestimua eta hori modu positiboan suspertzeko moduak jorratuko dituzte. Azkenik, DBHko eta LHIko ikasleen gurasoek hezkuntza afektiboa eta sexuala hartuko dute ardatz. Horren barne, seme-alabekin sexuaz nola hitz egin, ikuspuntua eta ukitu beharrekoak gauzak zeintzuk izan behar diren komentatuko dute. Gaiak duen zailtasunari eta horiek gainditzeko moduak aztertuz.

Guraso Eskola ekimenaren egun, ordu eta gaiak eskaintzeko pdf formatuko agiri bati lotura egin diogu. Eta baita aurtengo edizioko informazio orriari. Izen emate epea bihar itxiko da, hori ikastetxeetan bertan edo udalaren Gizartekintza alorrean egin daitekeelarik (telefonoz ere eman daiteke izena, 943 179161 zenbakira deituta).

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Pixoihala modu naturalean erretiratzen laguntzeko tailerra

Datorren astelehenean, hilak 24, amaituko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea doakoa da
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du