Liburutegiak tresna baliagarria uzten digu, zerbitzuko erabailtzaileoi

02.02.11
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak teknologia berriak erabili eta menderatzen dituzten eta ez dituztenen herritarren arteko ebakia gutxitzeko xedez, zerbitzuko bazkideei eskuzko eskanerra utziko die agiri edo irudiak digitalizatu ahal izan ditzaten. Bertako lankideen esanetan aipatu ebaki hori gutxitu nahi dute horrelako tresnak eskaini eta guztion eskura jarriz. “Jendeak sarri argazki, pasaportea, NAN edo aldizkari bateko artikulua eskaneatzeko eskatzen digula konturatu gara. Hortaz, behar hori asetzeko tresna erabilgarri hori liburutegian bertan behar duenari uztea egokitzat jo dugu”.

Tresna soilik udal liburutegian bertan erabiltzeko utziko da, maileguan. Erabili nahi duenak, kide izatearen txartela utzi beharko du ordainetan, gailua erabiltzen duen denboran. Eskanerra erabiltzen erraza da, eta zuri-beltzezko nahiz koloretako gauzak digitalizatu daitezke. Aparailuaren berezimena zehaztu eta irakurtzea esatearekin nahiko da. Eskaneatu daitekeen orri tamaina handiena A4 da. Ondoren, artxibo hori ordenagailura jaitsi daiteke, egun oso arrunt eta erabilia den kable baten bidez (USB izenekoa). Eskanerra Eusko Jaurlaritzak emaniko diru-laguntzari esker erosi da.

Udal liburutegiaren konpromisoa

“Gure ustez liburutegiak teknologia berriak erabili eta menderatzen dituzten eta ez dituztenen herritarren arteko ebakia gutxitzearen alde egin behar du lan, aukera gutxiago dituztenei bidea erraztuz. Zerbitzua horretan dabil. Horretarako hainb neurri hartu dituzte: aretoan ordenagailu eramangarriak lagatzea, WI-Fi doan eskaintzea eta bazkideei irakurgailu elektronikoak eskaintzea azken urtean, liburu digital berriak ezagutu eta erabil ditzaten. Eskanerra lagatzeko erabaki ildo bereko pausu bat besteik ez da.”

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz