Saihesbidearen materialak ikusgai jarri dituzte EMOEko hainbat establezimenduk

09.02.11
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko (EMOEko) hainbat establezimenduk gure herrian egingo den saihesbidearen inguruko materialak jarri dituzte ikusgai. Materialen erakusketa hori otsaila osoan mantenduko da. Ekimenarekin bat egin dute hamar denda eta tabernek. Parte hartzaileek ondokoak dira: Mapfre, Ramos Moda Hombre, Toldos y persianas Orbe, Enter informática, Bolsos Sagardui, Fontanería Valle, Manualidades ‘El Baul’, Yomy, D * Q Mouth eta Kisska.

Establezimendu horietan guztietan tamaina ertain edo handiko argazkiak eta trazaduraren planoak dauden, horien bitartez ibilbidea, soluzio eta loturak ikus daitezkeelarik. Erakusketa Udalaren eta EMOE elkartearen arteko lankidetzaren emaitza da. Erakusketaren bitartez herritarrok gure udalerri honetan datozen urteetan egingo diren aldaketak ezagutu ahal izango ditugu.

Saihesbidearen inguruko datu eta ezaugarriak

Ermuko saihesbideak bost kilometro eta berrehun metroko (5,2 km) luzera izango du eta bi zatitan banaturik egongo da; bati “hegoaldeko saihesbidea” deituko zaio eta besteari “mendebaldekoa”. Azken horrek Ermua eta Mallabian lortzen dituen BI-3302 eta Ermua-Gomezeaga BI-2301 bideak lotuko ditu, horiek eta baita horiek 634 errepide nazionalarekin. Horrez gain, Urtia eta Goitondo industrialdeetan dauden enpresei ere zerbitzu emanez. Lana berrogeita bost hilabetetan bukatzea aurreikusita dago.

Hegoaldeko saihesbidearen trazadura Areitiotik datorren errepidean izango den errotonda batekin hasiko da. Hori egungo autopistarekiko lerro zuzen joango da Sallabenteko errotondara arte, non Eibarkoarekin bat egingo duen. Bide hau egitean A-8 autobiderako sarbide eta aterabide berria egitea dakar, egun dagoena lekuz aldatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu