Zine-klubak otsaileko emanaldiei hasiera emango die

10.02.11
Gizartea

Mudo Drogotek otsaileko zine-klubaren emanaldiei hasiera emango die gaur. Gaur arratsalde eta gauean “A single man" titulukoa ikusi ahal izango dugu. Produkzio iparamerikarra da. Luzemetraia da, 99 minutu irauten dituena. Tom Ford da zuzendaria eta honek idazten ere lagundu. Parte hartzen duten aktoreak ondokoak dira: Colin Firth, Julianne Moore, Matthew Goode, Ginnifer Goodwin, Nicholas Hoult, Paulette Lamori, Jon Kortajarena. Filma oso harrera ona izan du eta sari asko ere jaso dituz, besteak beste, Oscar sarietan nominazioa aktore onenarentzat, eta Volpi kopa Veneziako jaialdian. Eta baita Urrezko Globo eta BAFTA sarietan. Lobianon ikusi ahal izango dugu, arratsaldeko 19:00etan eta gaueko 21:30etan. Sarrera doan.

Sinopsia

Los Angeles hiria, 1962. urtea, Kubako misilak zirela-eta iskanbila pil-pilean zegoenean. George Falconer (Colin Firth) britainiarra, unibertsitateko irakaslea da, 52 urte dituena eta bere bizitzari zentzua eman nahian dago, bere mutil laguna Jim (Matthew Goode) hil ondoren. Georgek iragana gogoratu arren ez du etorkizunik ikusten. Egun berezi bat izaten du, non zenbait gertakizunen ondoren bizitzerik merezi ote duen edo ez galdetzen dioen bere buruari. Georgek Charleyren, (Julianne Moore) bere lagun minaren, kontsolamendua du. 48 urteko andre xarmanta da, etorkizunaren inguruko zalantza ugari ere dituena. Ikasle gazte bat Kenny (Nicholas Hoult), bere izaera eta izateko modua onartzeko borrokan dabil, eta Georgengana hurbildu nahi du, antzekotzat onar dezan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera