‘Galtzagorriak’, euskarazko Txotxongilo ikuskizuna haurrentzat

11.02.11
Kultura eta Gazteria

Gipuzkoako Txotxongillo taldeak haurrentzako antzerki emanaldia ekarriko du bihar Lobiano Kultur Gunera, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Galtzagorriak’ titulua duen txotxongiloen muntaia dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta antzerki programazioaren barne dago. Sarrerak 3 euro balio du. Antzezlan hau 45 minutu irauten du eta aproposa da 3 urtetik 8 bitarterako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat.

Pertsonaia txiki hauek, orpoz orpo eta zoroen pare betetzen dituzte beren nagusiek esaten dietena. Hauek dira, Txotxongillo Taldeak eszenaratzen duen ipuin tradizional honen protagonistak.

Mahaiko txotxongiloak eta argi beltza erabilita eta ondo kontatutako ipuin batek duen indarra azpimarratuz, ikusleek Peruk lan egin nahi ez izateagatik sortzen diren arazoekin barre egitea lortuko dute. Istorioa baserri-giroan garatzen da eta Euskal Herriko folklorean oinarritutako hainbat elementu erabili eta horietaz baliatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu