Udal liburutegiak bere zerbitzuak kalitate-sistemaz kudeatzen dituela ziurtatu du AENOR entitateak
Udal liburutegiak bere zerbitzu guztiengatik ISO 9001:2008 ziurtagiria jasoko du bihar, goizeko 11etatik aurrera egingo den ekitaldian. Bertan izango hiriko alkate Carlos Totorika, bere taldeko hainbat zinegotzi, AENOR erakundeko zuzendaria Bizkaian, kultura alorreko zuzendari a eta liburutegiko langile taldea. Ziurtagiri horrek kreditatzen du udal liburutegiak etengabeko hobekuntza eta erabiltzaileen gogobetetasun sistematikoki bilatzeko kudeaketa sistema duela.
Zerbitzu-gutuna, gogobetetze inkestak, zereginen prozedurak, langileen etengabeko trebakuntza, adierazleak bildu eta horiek ebaluatzea, kexa eta iradokizunak kudeatzea edo kalitate komiteak ohikoak dituzte bere eguneroko zereginetan. Sei urteko lan metodikoaren bueltan zerbitzuak ikusi ahal izango du, AENORrek ziurtatu egin duela bertan eskaintzen dutena etengabe hobetzeko zikloaren baitan –PDCA akronimoaz ezagutzen denaren baitan- dagoela. Hots, planifikatzea, egitea, frogatzea eta, azkenik, doitzea.
Udal liburutegiak AENOR erakundearen auditoria egin eta hori gainditu behar izan du ziurtagiria jaso ahal izateko, bere kudeaketa sistemak ISO 9001:2008 arauan jarritakoari erantzuten dioela frogatu eta gero.
Kalitatea gaietan aditua den udaleko teknikariaren laguntza eta aholkuak jaso dituzte. Emaitza liburutegiko zerbitzu osoa ziurtatzen duen lehenengoetako liburutegia izanik Ermukoa Euskadin.
Udal liburutegiko langile taldea pozik dago ziurtagiriarekin. Honakoa adierazi dute: ”Lana kalitatearen irizpideaz kudeatzeak, hobekuntza ekarri du gure eguneroko zereginen egituraketa eta emaitzetan. Aldi berean, guztiontzako ahalegin handia suposatu du, liburutegian egunero egiten ditugun lan-orduei beste hainbat gehitu behar izan dizkiogulako. Ziurtagiriak lan hori bermatzen du”.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz