‘Enplegu eta Tokiko Garapen agenteen’ ikastaroko ikasleek beren proiektuak aurkeztu dituzte

14.02.11
Ekonomi Sustapena

‘Enplegu eta Tokiko Garapen agenteen’ azken ikastaroko ikasleek beren proiektuak aurkeztu dituzte oraintsu. Ikastaroa izen bereko alorrak urtero antolatzen du INEM ohiaren finantzazioaz baliaturik. Aurtengo edizioan zazpi (7) proiektu aurkeztu dira, guztiak interesgarri eta hainbat garrantzitsu, udal Merkatu plaza biziberritzearena bezala. Azken ikastaroa azaroan hasi zen eta bere helburua kualifikatuta eta langabezian dauden pertsonak oraindik gehiago hezi daitezela da, tokiko garapenari mesede egingo dioten taldeko proiektuak nahiz banakakoak bultzatzeko, guztiek aberastasun ekonomiko eta soziala ekartzen baitute.

Aurkezpenaren xedea, ikastaroa egin dutenek egindako lana eta proiektua aurkeztea izan da. Aurkezpena Lobianon egin da eta bertan izan dira Lanbideko –INEM ohiko- arduradunak, udal ordezkari eta langileak eta, baita ere, merkataritza alorreko eragile eta ordezkariak.

Aurten aurkeztutako proiektuak oso interesgarriak izan dira. Guztiak oso ongi prestaturik egon dira eta publikoki aurkeztu ondoren bertaratutakoen artean iritziak trukatu eta eztabaidan jardun dute, horrek proiektu eta beren aurkezpenak duen garrantzia erakusten duelarik.

Ekitaldira Durangon Lanbideko zuzendari Armando Reyes etorri zen. Eta bertan izan ziren baita ere, alorreko zinegotzia, José Luis Araujo, Tokiko Garapen alorreko zuzendaria, EMOE elkarteko presidentea, eta udal Merkatu plazako elkartearen ordezkariak.

Aurten aurkeztu diren proiektuen zerrenda, ondokoek osatzen dute:

  • Ermuko Merkatu plaza biziberritzeko proiektua.
  • Udal gobernua: boterean daudenei hurbilpena, Aukera
  • Berdintasun ikuspuntutik aztertzeko
  • Publikoari saltzeko imitaziozko artisau-bitxigintza
  • Lur orotariko bizikleta edo BTT Zentroa: La arboleda
  • Bueltatzen laguntzeko politiken eraginkortasuna
  • Turismo parte hartzailea
  • Turismo birtualeko bulegoa

Lotutako albisteak

Imagen
13.06.24
Azken txanpa Ermua TalenTIC 2024ko jardunaldientzat

Eguneko ardatz dira lurraldeari talentua erakartzeko politikak edo etorkizuna administrazioan
Imagen
12.06.24
Talentua garatu eta zaindu beharreko potentziala da

Gure DNAn modu naturalean izan dezakegu, edo lanarekin, iraunkortasunarekin eta hazteko interesarekin eskura dezakegu
Imagen
10.06.24
Ermua TalecTIC jardunaldien III. edizioa hastear

Aste honetako asteazken eta ostegunean gauzatuko dira Izarra Centren