ISO 9001:2008 ziurtagiria jaso eta zintzilikatu du udal liburutegiak
Udal liburutegiak ISO 9001:2008 ziurtagiria jaso du gaur. Ziurtagiria ematera Autonomi Erkidegoan AERNOReko zuzendaria, Luz Enparantza, etorri da. Ekitaldia goizeko 11:30etan egin da udal liburutegian. Bertan izan da hiriko alkate Carlos Totorika, eta bere taldeko Victor Ferrero eta Jose Luis Clemente zinegotziak. Eta baita kultura alorreko zuzendaria eta liburutegiko langile talde osoa. Ziurtagiri horrek kreditatzen du udal liburutegiak etengabeko hobekuntza eta erabiltzaileen gogobetetasun sistematikoki bilatzeko kudeaketa sistema duela.
ISO 9001:2008 ziurtagiriak kreditatzen du udal liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuetan etengabeko hobekuntza eta erabiltzaileen gogobetetasun sistematikoki bilatzeko kudeaketa sistema duela.
Kalitatez kudeatzeko oinarrizko zortzi printzipio bete behar dira
ISO 9001:2008 arauak kalitatez kudeatzeko oinarrizko zortzi printzipio ezartzen ditu, ziurtagiria lortzen duen erakunde guztiek bete behar dituztenak:
- Herritarren gogobetetasuna jomuga harturik lan egitea. Herritarren beharrak aurreikustea eta horiek espero dutena gainditzea.
- Lidergoa: Zuzendaritzakoek lan giro egokia sustatu behar dute, langileek erakundearen helburuak lortzen inplika daitezen.
- Langileen parte hartzea: langileria entitatearen mamia da eta bere konpromisoa beren trebeziak entitatearen mesederako erabiltzea ahalbideratzen du.
- Erakundearen ikuspuntua prozesuetan oinarritzea: emaitzak eraginkortasun handiagoz lortzen dira jarduerak eta horrekin zerikusia duten baliabideak prozesu gisa kudeatzen direnean.
- Kudeaketarako sistemaren ikuspuntua: sistemaren prozesu nagusiak identifikatu, ulertu eta kudeatzeak, erakundeak dituen helburuak eraginkortasunez lortzen laguntzen du.
- Etengabeko hobekuntza: etengabeko jardunak herritarren beharrak aurreikusi eta horiek espero dutena gainditzeko erakundeak duen ahalmena gehitzen laguntzen du.
- Etengabeko hobekuntza: etengabeko jardunak herritarren beharrak aurreikusi eta horiek espero dutena gainditzeko erakundeak duen ahalmena gehitzen laguntzen du.
- Elkarren arteko harreman onuragarriak: toki erakunde eta hornitzaile edo bezeroaren artean dagoen elkar dependentzia ikusita, mota horretako harremanak balorea eransteko biek dugun ahalmena gehitzen du.
ISO 9001:2008 ziurtagiriari jarraiki, kalitatea kudeatzeko sistema ezartzeak dakartzan abantailarik behinenak hiru dira:
- Prozedurak hobetu eta kalitate ezaren kostuak ezabatzea.
- Langileen inplikazio gehiago lortzea, modu iraunkorrean (jasangarrian) eta ongi egindako lana lortuz.
- Kalitatearekiko dagoen konpromisoa segurtasun handiagoz herritarrei transmititzea .
Ziurtagiriari jasotzeko entitatek hiru fase gainditu behar ditu
ISO arauetan jasotakoa betetzen dutela entitateek ziurtatu dezakeen Espainiako enpresetako bat da AENOR. ISO 9001:2008 ziurtagiriari jasotzeko edozein entitatek hiru fase gainditu behar ditu:
- Hasierako auditoria: auditore taldea entitatearen instalazioak bisitatuko eta bertako kudeaketa sistema aztertuko du, arauan jasotako baldintzak betetzen diren edo ez frogatzeko.
- Analisi horren ondoren txostena luzatzen da eta entitateak hilabeteko epea du ez adostasunak zuzentzeko jarduera plana aurkezteko.
- Jarraian, AENORrek ziurtagiria luzatzeari edo ez, erabakia hartuko du. Baiezko kasuan, entitateari ziurtagiria emango dio, zeina hiru urterako balioko duen. Denbora horretan, urtero kudeaketa sistemari jarraipena egingo zaio, baldintzak betetzen diren edo ez ikusteko.
- Jarraipen auditoriak: Ziurtagiria indarrean dagoen hiru urte horietan, kudeaketa sistemari jarraipena egingo zaio urtero, baldintzak betetzen diren edo ez ikusteko, eta ahal bada, hobetu ahal izateko.
- Berritze auditoria: Ziurtagiriaren baliotasuna iraungi aurretik, auditoria berri bat egingo da, sistema kudeatzeko arauan jasotako baldintzak etengabe betetzen diren ala ez frogatzeko.
Liburutegiak hasierako urratsa pasa duenez, hiru urtez ziurtagiria mantenduko du (2010eko azarotik 2013ko azarora bitartean). Datozen bi urteetan, jarraipena egiteko auditoriak pasa beharko dituelarik.
Lotutako albisteak

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere