Ideia eta proiektu berritzaileentzat hogei mila euro baino gehiago banatuko saritan

16.02.11
Ekonomi Sustapena

Toki Garapen Alorrak ‘Juan Torres’ enpresa proiektu eta ideia berritzaileen seigarren lehiaketa deitu du. Lehiaketak 20 mila euro baino gehiago banatuko du, krisialdian segi eta edizioko aurrekontua gutxitu den arren. Deialdiaren xede nagusia, urteroko legez, sormena, berrikuntza eta enpresa-izpiritua sustatzea dira. Beste behin, lehiaketak bi modalitate ezberdin ditu: batetik, ideia berritzaile eta kreatiboentzat eta, bestetik, enpresa proiektu berritzaileentzat.

Aurten, ideia berritzaile eta kreatiboen modalitateko oinarrietan, bi aldaketa egin dira. Lehenengoa, lehiaketan ez dela irabazle eta galtzailerik, irabazle hitza ezabatu baita. Saritzen diren proiektu guztiak ‘irabazle’ izango dira. Kategoria bakoitzeko bi proiektu sarituko dira, bakoitzari 1000 euro esleituko zaiolarik.

Bestalde, atal honetan, beste aspektu bat gehitu da, objektuen diseinuari garrantzia gehiago eman eta hori azpimarratu nahi baita. Hori horrela, gurpilak erabilita mugitzen diren objektu ezberdinen diseinuak sustatzen dituzten proiektuak baloratuko dira bereziki.

Enpresak sortzeko proiektu berritzaileen atalean ere, zenbait aldaketa ere egin dira horiek martxan jarri daitezela errazteko.

Atal horretan bi sari nagusi emango dira, lehenengoarentzat 6000 euro izanik eta bigarrenarentzat 3000 euro, hurrenez hurren. Horiek urte bete doan egon ahal izango dira Izarrako enpresa hazitegian, azpiegitura horien prezio publikoan hobariak izango dituztelarik bigarren eta hirugarren urteetan. Horiek guztiak kontutan harturik, lehenengo saridunak jasoko duen laguntza 12.000 euro ingurukoa izango da eta, bigarrenak, 9000 euro gutxi gorabehera.

Lehiaketan parte hartu eta proposamenak aurkezteko azken eguna 2011ko martxoaren 21a da. Argibide gehiagorako jo Toki Garapen Alorreko egoitzara, Bizkaia Etorbideko Torreta Etxea eraikinera. Edo idatzi jlorenzo@udalermua.net lankide teknikariaren kontura edo deitu bertako 943 17 91 51 telefonora.

  • Argazkian beuronak eta parte hartzera animatzen duen leloa

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik