Inauterietako dekoratuen II. lehiaketa, EMOEko bazkide diren establezimenduentzat

02.03.11
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien elkarteak –EMOEk- bazkide diren ostalaritzako establezimenduentzat dekorazio lehiaketa deitu du ate joka ditugun Inauterietan.

Hori horrela, bere establezimendua 2011ko Inauterietan hobetuen apaintzen edo mozorrotzen duen taberna, kafetegi edo jatetxeak, saria irabaziko du. Saria herriko Jardunaldi Gastronomikoen barne, gonbidaturik datorren sukaldariak ekainean prestatuko duen afari berezirako lau txartel izango da. Sari horren babeslea gure udala da.

Inauterietako egunetan establezimenduak eszenatoki ezberdin eta deigarri bihurtzen dira, bertan sortzen den giroa berregin diren espazio eta lekuetara garamatzatelarik. Hori guztia, ostalaritzako establezimenduetan bezeroentzat Inauterietako girorik onena eta erakargarriena sortzeko asmoz.

Lokalak goitik behera transformatzeko eta lan hori egiteko jartzen duten imajinazioa, baliabideak, denbora eta ilusioa lehiaketa deitzea eta ahalegin hori saritzea merezi duela uste du, EMOEK.

Iaz lehiaketan 7 establezimenduk hartu zuten parte eta lehiaketako irabazlea Pub Yomy izan zen, piraten itsasontziaren muntaiarekin.

Epaimahia establezimenduetatik martxoaren 4ko ostiralean pasako da, bere kalifikazioak eman eta irabazlea nor den erabakitzeko.

Bigarren lehiaketa honetan parte hartzeko 13 establezimenduk eman dute izena, iazk opartaideen bikoitza, orduan zazpi besterik ez baitziren izan. Parte hartuko dutenen zerrendan ondorengoak daude: Carpe diem, Ertz, D*Q Mouth, Yomy, Secretos, Kisska, Sorgin, Titanic, Torrekua, Dakota, Sirimiri, Lurpe eta El Encuentro.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian