Ermua Merkatal gunea txartelak ezustekoan %5eko deskontua dakar, bere lehen urteurrenean
Ermua Merkatal gunea txartelak bere lehen urtea bete du, kaleratu zenetik. Azken hamabi hilabeteetan horren titular diren 1570 pertsonek herrian egindako 16000 erosketa ordaindu dituzte. EMOEren ustez, datu horiek agerian jartzen dute txartelak ongi funtzionatzen duela eta herritarren artean kontsolatu egin dela. Txartela salmentak dinamizatzeko eta herrian erosketak egiten dituzten bezeroen fideltasuna saritzeko tresna da. Bezeroek iazko 2010ean zehar promozio kanpaina hainbatez gozatu ahal izan dute.
Martxo honetan zehar, Ermuan erosi eta txartelarekin ordaintzean, hainbat bezerok %5eko deskontu gehigarri, zuzena, eta ezustekoa izango dute. Deskontu horiek hilabetean zehar egingo dira ausazko egunetan eta horren berri aldez aurretik ez du inork jakingo, merkatari ez eta bezeroak, txartela data fonotik pasa artean, informatikoki programatuko baitira zentraletik. Deskontua ateratzen den egunetan, promozioa egun eta jardunaldi osoan zehar mantenduko da.
EMOEren ustez txartelaren harrera eta bere zabalkundea arrakastatsua izan da. Eta horren erantzule egiten ditu herriko bezeroak, “ekimena ulertu eta bere egin izan dutelako, bere eguneroko erosketetarako erabiliz”. Elkarteak herritarrei bere eskerrona agertu nahi die eta bertako merkataritzako beren fideltasuna saritzen jarraitu.
Hambreko AVIA gasolindegian erregaia hartzen dugun bakoitzean erositakoaren %2 deskontatzen digute txartel honekin. Horrez gain, puntuak metatzen dira deskontu eta opariengatik trukagarri direnak. Ermua txartelak ez du mantenu kuotarik eta horrekin erosketak finantzatu ditzakegu. Hiru hilabetera inolako komisiorik gabe eta gehiagora nahi izanez gero, lehentasunezko interes tasarekin. Gainera, ez dago aurrezki-etxez edo banketxez aldatu beharrik. Txartelaren titularra izanez, urtean zehar EMOEk gauzatzen dituen promozio eta kanpainetan parte hartzeko aukera izanik.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera