Merkataritzako 100 kalitate ziurtagiri banatzeko ekitaldiaren egoitza izango da Ermua

17.03.11
Gizartea

Hiru Lurralde Historikoko eta 15 udalerrietako ehun establezimenduk denda txikien kalitate ziurtagiria –UNE 175.001 araua betetzeagatik- jasoko dute igandean Ermuan. Ziurtagiri horrek bezeroa arretaz hartu eta zerbitzua kalitatez eta profesionaltasunez ematen dela kreditatzen du, Euskaldendak merkataritza konfederazioko presidente Bitor Lizarribarrek aditzera eman duenez. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldian izango dira Eusko Jaurlaritzako Merkataritza sailburuorde Pilar Zorrilla, arestian aipaturiko Euskaldenda konfederazioko presidentea, eta Ermuko alkate Carlos Totorika eta Basauriko Loly de Juan. Eta baita ere, Kalitatea sustatzeko Euskal Fundazioa, Euskalit.

Ziurtagiria jasoko dutenen artean 18 establezimendu bizkaitarrak dira; 16 Basaurikoak eta beste 2 Durangokoak. Gipuzkoakoak 64 denda izango dira eta Arabakoak beste 18, guztiak Gasteiz hiriburuan kokatutakoak. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia Ermua Antzokian egingo da eta horretan 200 pertsonek baino gehiagoren parte hartzea espero da.

Ziurtagiriak banatzeko ekitaldiaren aurretik, Euskadiko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako enpresen federazioak, Euskaldendak, urtero eta ohiko Asanblada Nagusia egingo du

Ziurtagiria jasoko duten 100 establezimenduen titularrek trebakuntza prozesua eta ondoren beren lokalak egokitu dituzte, arauan jasotakoaren arabera. Ikastaro hori Euskaldendak berak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan du, Lizarribarrek azaldu duenez. Euskaldendak konfederazioak ia 4.200 denda eta ostalaritzako establezimendu biltzen ditu.

UNE 175.001 araua betetzeko dendek kalitateari dagozkion zenbait betebehar dituzte. Horien artean eta besteak beste, salgai dituzten produktuak txukun erakustea, lokalen argiteria edo tenperatura mantentzeko hotz-bero sistema daudelarik, eta baita bezeroari eskaini beharrezko adeitasuna eta hobetze aldera horren erreklamazioei emaniko konponbidea ere barne izanik.

Euskaldendako presidente Bitor Lizarribarrek zorionak eman dizkie igandean ziurtagiria jasoko dituzten guztiei, diplomak “bezeroentzat zerbitzu hobea eta establezimenduen kalitatea hobetzeko inplikazio eta azken hilabeteetako emaitza direlako”. Gehitu duenez “euskal denda txikiek bezeroei zerbitzurik onena emateko helburua dutela” agerian dago eta, ziur agertu da, datozen hilabete eta urteetan oraindik denda gehiagok kreditatuko dutela kalitatea bete izana eta ziurtagiria”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu