‘Atzo, gaur, bihar’, T Amalia Martinez ermuarraren olerti liburu berria

17.03.11
Udal Liburutegia

Astelehenean, martxoaren 21ean, Olerkiaren Nazioarteko eguna ospatzen da. Horren harira udal liburutegiak herriko olerkari batek argitaraturiko azken liburua aurkezteko ekitaldia eginen du. Teresa Amalia Martínez ermuarrak ‘Atzo, gaur, bihar’ tituluko olerti liburua aurkeztuko du. Alea ‘Beta’ argitaletxeak kaleratu du eta Lobianon jendaurrean aurkeztuko du, arratsaldeko 5etan.

T. Amalia aurkezpenean egongo da, olerkari eta idazle lanetan eginiko ibilbidea eta azken liburuaren edukiez hitz egingo digu. Ekitaldian autoreak aleak sinatuko ditu nahi duen guztientzat, eta baita horiek dedikatuko. Bertan udal liburutegiko eta Emakumearen topaguneko lankideek izango dira, herriko autoreak babesten dituztela agerian jartzeko. Ekitaldia musikaz girotuko da eta hori Alboka Musika Eskolako ikasleek jarriko dute.

Ekitaldirako gonbiteak liburutegian edo emakumearen Topagunean jaso daitezke. Nolanahi ere, sarrera libre eta doakoa izango da.

  • Argazkian Terese Amalia Martinez dugu iazko ekitaldian argitaratu zuen lehen laneko aleak sinatzen Natividad Alonso zinegotziaren ondoan

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat