Denda txikien jaia Ermuan: ‘Euskaldendak’ erakundearen urteko asanblada eta kalitatea ardatz duten 100 bazkideri ziurtagiri banaketa
Euskadiko denda txikiek jai eguna bizi zuten atzo gure herrian. Hiru Lurralde Historikoko eta 15 udalerrietako ehun (100) establezimenduk denda txikien kalitate ziurtagiria –UNE 175.001 araua betetzeagatik- jaso zuten atzo Ermuan. Ziurtagiri horrek bezeroa arretaz hartu eta zerbitzua kalitatez eta profesionaltasunez ematen dutela kreditatzen du. Ziurtagiriak banatzeko ekitaldia Antzokia egin zen hiru ordu laurdenez, goizeko hamaika eta erdietan hasi eta gero. Ekitaldia Euskadiko Denda eta Tabernen Konfederazioak, ‘Euskaldendak’ izenekoak, antolatu zuen. Bertan izan ziren Eusko Jaurlaritzako Merkataritza sailburuorde Pilar Zorrilla, Euskaldenda konfederazioko presidente Bittor Lizarribar, eta Ermuko alkate Carlos Totorika eta Basauriko Loly de Juan. Eta baita ere, Kalitatea sustatzeko Euskal Fundazioko, Euskaliteko, ordezkariak.
Ziurtagiria jaso dutenen artean 18 establezimendu bizkaitar ditugu; 16 Basaurikoak eta beste 2 Durangokoak. Gipuzkoakoak 64 denda izan dira eta Arabakoak beste 18, guztiak Gasteiz hiriburuan kokatutakoak. Ziurtagiria jaso duten 100 establezimenduen titularrek trebakuntza prozesua eta ondoren beren lokalak egokitu dituzte, arauan jasotakoaren arabera. Ikastaro hori Euskaldendak berak antolatu du eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza izan duelarik.
Ekitaldiak hiru ordu laurden inguru iraun zuen. Hitz egin zuen lehena, Euskaldendak erakundearen gerentea, Santi Reyes, izan zen. Honek elkartera bildutako establezimenduek kalitatearen alde egin apustu eta ezaugarriz mintzatu den. Jarraian Pilar Zorrilla sailburuordeak merkataritza sustatzeko xedez sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetzaren alde agertu zen. Bere atzetik, Euskaldendak elkarteko presidenteak, Bittor Lizarribarrek hitz egin zuen, “gaurkoa guretzat jai eta errekonozimendurako eguna” dela aitortzeko eta, “bazkideentzat eta ‘Euskaldendak’ berarentzat ere bai. Agintariei ‘elkarlanean’ jarduteko deia luzatu zien “elkarrekin errazagoa baita. Merkataritza aliatu estrategikotzat eskatu zuen”.
Ekitaldian azkena hitz egiten herriko alkatea izan zen. Totorikak bildutakoen ahalegina ‘aintzat hartzen zuela agerrarazi zien, aitortuz “bera ama tindategia aurrera atera zuen autonomoa izan zela, zazpi seme izanik”. Alkateak Antzokiaren eraikina herritarren ekimen eta lanaz altxatu zela kontatu zuen “herritarren lan eskerga eta gogorra egin ondorengo emaitza izanik, administrazioek laguntzeko ez zeudenean”.
Ziurtagiriak banatzeko ekitaldiaren aurretik, Euskadiko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako enpresen Konfederazioak, ‘Euskaldendak’, urtero eta ohiko Asanblada Nagusia egin zuen
‘Euskaldendak’ 2010eko martxoan eratu zen. Bittor Lizarribar da presidentea eta dagoeneko ia 4.200 bazkide ditu. Bazkideek aldi berean Lurralde ezberdinetako merkatari elkarte handietako bide ere dira, Bizkaidendak, Gipuzkoako ‘Dendartean’ eta Bizkaiko harategi-urdaitegien ‘Okelbiz’ elkartekoak.
‘Euskaldendak’ Autonomi Erkidegoan ditugun merkataritza txikiko dendak, ostalaritzakoak eta zerbitzuetako enpresak ordezteko eta horien interesak kudeatu, babestu eta defenditzeko eratu zuten.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera