IV piropo lehiaketako ebazpena eman berri du Epaimahiak

25.03.11
Euskara

Ainhoa Mariaezkurrenak eskuratu baitu lehen saria ondoko piropoarekin: Zure azala, berotzeko goxoena den izara!20 urteko pasaidar hau nagusien kategorian aurkeztutako 49 piropen gainean gailendu da, bi pertsonentzako La perlako Sasoian Jartzeko Talaso zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua saria irabaziz.

Gaztetxoen kategoriari dagokionez, berriz, epaimahaikideak ez dira ados jarri eta saria bi piropo hauen artean banatzea erabaki dute : Hamaika ikusteko jaioak gara, baina politena zu zara! eta “zu zarelako nire ponpodun umea, ze polita zatoz zure alkondara berdeaz”. Kasu hauetan, adierazkortasuna, gozotasuna eta atsegina eta jatorra izatea saritu nahi dute. Hori dela eta, 100 eurotako saria Ander Rodriguezen eta Asier Vazquezen artean banatuko da, bakoitzak 50€ jasoz.

Guztira, aurten 67 piropo aurkeztu dira, 49 nagusien kategorian eta 18 gazteen kategorian. Nagusien kategorian 14 lagunek hartu dute parte (10 emakumezko eta 5 gizonezko) eta gazteen kategorian, berriz, 18 lagunek (10 mutil eta 8 neska). Parte hartzea iazkoa baino altuagoa izan da eta aurreko edizioetako antzerakoa. Jasotako harribitxien artean, hauek ere aipamen berezia behar dute:

  • Egun euritsu bateko ostadarra baino politagoa zara
  • Ura izatea gustatuko litzaidake, egunero zure ezpain gozoak laztantzeko.
  • Zure begi berdeak! horixe da bertigoa!
  • Egun euritsu bateko zazpi kolore bizidun ostadarra zara
  • Zu zara nire buruan dabilen gaueko ibiltaria
  • Maite zaitudalako behar zaitut, ez behar zaitudalako maite zaitut
  • Nahiago dut bizitzarentzat norbait izatea baino norbaitentzat bizia izatea
  • Zergatik da itsasoa gazia? Zuk daukazulako gozotasun guztia
  • Zenbatu zeruan dauden izar guztiak eta jakingo duzu maite zaitudan guztia
  • Zure ezpainak krabelinak, zure azala zitoria, zure adatsa urre horia eta zure begiak nire atentzio guztia
  • Nire bost zentzumenak emango nituzke zure ondoan egotegatik (Iris)
  • Fiu-fiu zure bi begien ispilu, fiu-fiu!

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko