Une oro egokitzen eta erabat dinamikoa den dendaren aldeko apustua

28.03.11
Ekonomi Sustapena

Goiza merkataritzari dedikatu zaio. ‘Merkataritzak hiria egiten du’ lelopeko saioan bi hitzaldi ikusi eta entzun ditugu. Lehenengoan, ‘Punto de Vista’ enpresako Ainhoa García de Madinabeitia, hirian merkataritzak izan behar duen jokabideaz hitz egin digu, merkataritza garapenerako faktore gisa eta haren eraikuntza eta kohesioan gakotzat harturik. Ainhoak XXI. Mendeko merkatariek aurre egin beharreko erronkei errepasoa eman die: bezeroen behar berriei egokitzea, salmenta modu eta teknika berriak, eta abar. Azkenik, merkatariak negozioan bizirauteko egin beharrekoaz hitz egin digu: berritzeaz eta berrikuntzaz, hain zuzen ere.

Bigarren hitzaldia Noelia Oliver katalanarena izan da. Wikiideas enpresako eta nazioarteko merkataritzako aditu honek, “negozioan bost zentzumenak erabiltzen ote ditugun” edo ez hausnartu du. Bezeroaren arretan bikaintasuna lortzeko klabeak eman dizkigu, hari lagunduz eta sartzen denetik salmenta edo zerbitzua amaitu bitartean modu aktiboan jardunez. Oliverrek erosketa prozesuan laguntzeko moduak azaldu ditu, negozioaren emaitzak hobetuko baititugu, indar guztiak salmentan jarri gabe. Noelia Oliverren hitzaldia jarraitu eta erabili duen material ikusi ahal izateko, segi lasterbideari.

Hitzaldi hauek ez dira ohiko eta gehienak izaten diren bezalakoak izan, ez da mahaian jarritako hizlaria ez eta ikus-entzunezkorik egon. Ez dute horrelakoekin zerikusirik izan. Oso planteamendu dinamikoa erabili dute ikus-entzuleen konplizitate eta inplikazioaren bila arituz, elkarren artean jarduteko. Aurkezpen biziak izan dira, nahiz eta ez beti bertaratutakoek bereganatzea lortu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat