Sexu erasoak edo tratu txarrak jaso dituzten emakumeak artatzeko koordinazio protokoloa egingo da

05.04.11
Berdintasuna

Etxean tratu txarrak edo sexu erasoak jaso dituzten emakumeak modu koordinatuan artatzeko protokoloa egin eta hori ezartzeko sinadura eta prozedurari hasiera eman dio Berdintasun sailak, artapena hobetzeko xedez.

‘Genero biolentzia’ deritzanaren biktimak artatzen aitzindari izan da Ermua, zerbitzu espezializatu eta langile kualifikatuak izanik, lan asistentziala ez ezik, sentsibilizazio, kontzientziazio eta, azken baten, emakumeenganako biolentzia oro prebenitzeko lanean zentratuta egonik. Horiek guztiak lanean ari dira gizartean jarrerak, baloreak eta jokabideak garatu eta aldatu daitezen, emakumeak nahiz gizonak berdintasunez tratatuak izan gaitezen.

Sexu erasoak edo/eta tratu txarrak jaso dituzten emakumeen artapenerako erakundeen arteko koordinazio protokoloa egiteko taldean parte hartuko du

Bikotekidearengandik tratu txarrak jaso dituzten emakumeak gizarteratzeko, artatzeko eta egoera hori prebenitzeko politika eta irizpideen diagnostikoa egin zuen gure udalak 2007an. Ondoren, barneko jarduera protokoloa egin zen, arazo larri horri aurre egiteko udalaren zerbitzu eta alor ezberdinak koordinatze aldera. Orain, parte hartzen duten erakundeen arteko koordinaziorako protokoloari heldu nahi zaio, artapen hori hobetzeko baliabideak garatzeko xedez. Izan ere, tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen artapenean hainbat erakundek hartzen dute parte: poliziak, epaitegiak, osasun zerbitzuak, gizarte-ongizateak, eta abar. Hainbat direnez, jarduerak koordinatzea garrantzitsua eta ezinbestekoa da, emakumeak ez daitezen sistemaren beraren biktimak izan.

EUDELeko Berdintasun eta indarkeriaren aurkako udalerri euskaldunen sareak, Berdinsareak bultzatuta Euskadiko hainbat udalerri tokiko protokoloen prestaketan ari dira 2007tik, horrelako protokolorik dozena erdi eskas besterik ez dutela jabetu eta gero.

Emakundek eta genero biolentziaren biktimak atenditzeko zuzendaritzak ekimena babesten dute. Izan ere, aipatu zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzaren barne indarkeria jasan duten emakumeak atenditzeko leihatila bakarra ezarri eta jarduera administratibo erraz eta eraginkor koordinatzeko moduan ipintzeko. Ikus martxoaren 1eko, 29/2011 Dekretua, EHAAren martxoaren 24ko 58. alean.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan