Hiri hezitzailea proiektuaren eredua Ermuan aurkeztu da

14.04.11
Hezkuntza

Araceli Vilarrasa Cunillék ‘Hiri hezitzailea eraikitzeko’ eredua eta Bartzelonako esperientziaren berri ekarri digu aste honetan Ermura. Hiri hezitzailearen proiektua bertan hasi zen eta 1990az geroztik garatzen ari da, aurrekaririk izan ez duen hezkuntza esperientzia. Hogei urteren bueltan, hizlariak eskarmentu handia du eta hausnarketarako mahai gaineratu zuen lehenengo gomendioa presarik ez dugula izan behar izan zen. Utopiak ere zeresana izaten ohi duenez honelako proiektuetan, nahi dugun hiriaren inguruko ideiak batetik bestera ibil daitezela erraztea eta konpartitzea gomendatu zuen, prozedurak derrigortzea ezinezkoa dela azpimarratuz. Hitzaldia gogoeta estrategikoa egiten ari den eta Ermua 2015 deritzan ekimenaren barne txertatzen da.

Gogoeta prozesu horrek barne hartzen duen ardatzetako bat hezkuntza da, ikastetxeetan ematen den formalaz gain eragile sozialek parte hartzen duen horretan, hots zentzurik zabalenean, hirian, kulturan, kirolean, eta gure bizitzaren atal guztietan ematen dena. Horretaz guztiaz hitz egin zigun Araceli Vilarrasak.

Hiritartasunaren hezkuntzan herritarron –guztion eta ez umeena soilik- bizitza osoan zehar luzatzen den erantzunkidetasun kontzeptuaz mintzatu zen. Horretan komunitateko osagai diren zati ezberdinak hezitzaile eta eragile diren aldetik aintzat hartu behar ditugula esanez, hau da, elkarteak, auzoetako kolektiboak, kirol arlokoak, eta abar…

Lortu nahi dugun hiriaren gaineko ideiak batetik bestera ibili eta guztiok konpatitu behar ditugu

Hezkuntzaren zati guztiak –formala, ez formala nahiz informala- gutxi gorabehera intentzioa duen osotasun baten zati dira; eta elkarrekin gizartean konpartitzea erabakitzen dugun baloreetan pertsonak hezten laguntzen digu.

Eskolak aurrera egin eta gizartearen errealitate berriko joerekin lerrokatu behar du. Araceliren iritziz eskolak eraldaketarako gaitasuna du. Horretarako, eskola ingurunearekin harremanetan egon behar du, tokian-tokikoa zena galdu gabe, globaltasunaren ikuspuntua batez. Hori da, arrakasta lortzeko dagoen eskola eredua.

Hiria amets kolektiboa da

Udala hezkuntza prozesu zabal horretan izan behar duen egitekoa katalizatzaile eta sentiberatasun ezberdinen bideratzaile izatearena da, proiektua gizarteko eragile guztiek konpartitu eta bere egin behar dutelarik. Programetako bat edo beste, udalaren esku eta eta berak horren lidergoa izango du, baina ez guztietan. Programa guztiek trataera berdina izan beharko dute, arrakastatsuak izateko. Azkenik, bertaratutakoei utzi zien bi ideia sakon, ondorengoak dira:

  • Hiria amets kolektiboa dela.
  • Irakaslearen pareko herritarra behar duela izan. Herritar bakoitza hezitzaile bat izatea lortu behar dugula.

Hitzaldian hirurogeita hamar bat pertsona bildu ziren. Tartean herriko elkarteko, ikastetxeetako, kirol taldeetako, arteetako kide eta ordezkariek eta, ezinbestean, irakasle eta Guraso elkarteetakoek izan zirelarik, ondorengo eztabaidan aktiboki parte hartu zutelarik.

Hizlariari buruzko hainbat datu gehigarri

Araceli Vilarrasa Cunillé, geografoa eta didaktikako doktore da. Hainbat liburu idatzi ditu, batzuk bakarrik eta beste batzuk autore gehiagorekin. Tituluen artean onodkoak ditugu: “Les eleccions democrátiques. Cadascú un vot” (1986), “Migjorn” (1987), “Mediodía. Ejercicios de exploración y representación del espacio” (1988).

Horrez gain, “Barcelona Educació” izeneko aldizkariaren zuzendari da. Aldizkari espezializatuetan hainbat artikulu argitaratu ditu, esaterako, “Comprender para actuar, actuar para comprender”, Aula de Innovación Educativa aldizkarian; “Salir del aula”, Íber aldizkariaren 36. alean. Geografia, Historia eta Giza Zientzien Didaktikari buruzkoan.

Bartzelona hiriko Hezkuntza proiektuaren barne planifikazio estrategikoko zuzendari da, zeina hiriko hezkuntza gobernantzaren tresna den eta hiritarren parte hartzean oinarritua dagoen. Bere ezaugarri direlarik planifikazio estrategikoa, erantzunkidetasuna eta hezkuntza formal, ez formal eta informala.

Lotutako albisteak

Imagen
Taldeko argazkia, Ermuko Haurren Kontseilua 2024/2025 | Consejo de la Infancia de Ermua 2024/2025, foto de grupo
07.05.25
Txakur-kakarik gabeko Ermua aldarrikatu du Haurren Kontseiluak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka
Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren