Euskara herritarrengandik gertuago!

03.05.11
Euskara

Udalak zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko duen politikari jarraituz, Euskara Sailak leku aldaketa izan du, Udaletxeko behealdean egotetik Kultur-Gizarte Zerbitzuak batzen zituen antzinako bulegora, hau da, udaletxe atzealdean dauden bulegoetara joan da. Zerbitzu desberdin hauen berezitasunak direla eta, lehengo bulegoa moldatu eta egokitu egin da. Euskara teknikaria harreran izango da eta itzultzailea eta normalizazio taldea bulego banatan. Beraz, hemendik aurrera, udaleku, San Martin, Euskara ikasteko beka, itzulpen, elkarteentzako laguntza zein euskararekin zerikusia duen beste edozein gaitarako Konbentukoa kalean dauden bulegoetara jo beharko dute herritarrek.

Aldaketa fisiko honek erabilitasun arauak betetzen ditu, bulego berria kalearen altura berean baitago. Gainera, sarrera eta nagusientzako zein orgatxoekin datozen gurasoentzako ez dauka inolako oztoporik, itxaroteko lekua ere zabala eta argia du.

Euskara Sailak gogoratu nahi du ermuarron beharretara egiten duela lan eta itzultzaile zein teknikariarekin harremanetan jartzeko moduak ohikoak izaten jarraitzen dutela.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin