AECC elkarteak urteroko diru-bilketa egingo du igandean

04.05.11
Gizartea

Minbiziari aurre egiteko Espainiako Elkartearen (AECC delakoaren) Ermuko taldeak diru-eske aterako da datorren igandean, maiatzaren 8an. Astean zehar boluntarioek denda, taberna, enpresa eta elkarteengana ate joka joango dira beren elkartasuna eskatzera eta horien emaria biltzera. Igandean kalean izango dira dirua eskatzen goizeko 11etan hasi eta arratsaldeko ordu 2ak artean, itsulapiko zuriak eskuan hartuta. Boluntarioak dirua biltzen saiatuko dira, elkarteak doan eskaintzen dituen zerbitzuak bere horretan mantentzeko xedez.

Egunotan bizkaitar asko dirua eskatzen eta biltzen ibiliko dira minbiziari aurre egiten jarraitzeko, AECCk urtero egiten duen legez. Aurtengo edizioko leloa ondokoa da: Minbiziaren kontra bat eginik, zure ekarpenak garrantzitsua da. Lagundu! Bildutako dirua minbiziak jotako gaixo eta horien familietako kideak psikologikoki atenditzeko eta gaixotasuna sendatzeko ikerketa medikuan aurrera egiten jarraitzeko erabiliko da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.