Emakumearen Topaguneak Orreaga bisitatzeko txangoa antolatu du

19.05.11
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak Orreaga bisitatzeko txango kulturala antolatu du. Txangoa ekainaren 4an –larunbatean- egingo da eta jarduerarekin honekin amaiera emango zaie bertan gauzatzen diren ekintzei. Animatzen direnek Orreagako kolegiata bisitatuko eta hiru kilometro eta erdiko ibilaldia egingo dute Auritz herriraino. Horrez gain etnografi zentroa edo bertako gazta-fabrika ere bisitatzeko asmoaz joango dira. Eguna bapo pasa ondoren, arratsaldeko zazpi eta erdietan bueltako bidea hartuko dute.

Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, jada, Emakumearen Topagunean. Izelaieta 12ko egoitzara bertara joanez, zerbitzuko 943 17 10 30 telefono zenbakira deituz edo e-postaz bidez mezua bidaliz,casadelamujer@udalermua.net postontzira.

Eguneko programa eta ibilbidea:

  • 9:30etan autobusa irtengo da Ermutik.
    • Orreagako kolegiata bisitatuko dute.
    • Orregatik Auritz herrira arteko 3,5 kilometroko ibilbidea oinez egingo.
    • Etnografi zentroa edo gazta-fabrika bat ikustera joango dira.
  • 19:30etan autobusa hartuko dute, etxera bueltatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan