Udal sailek informazio-abisu elektroniko eta pertsonalizatuak bidaliko, hala nahi duten herritarrei
Kultura Sailak, Udal Liburutegiak eta Emakumeen Topalekuak, Informatika eta webgunea Kudeatzeko Zerbitzuekin elkarlanean, e-posta bidezko informazioaren aukeratze-hedapen zerbitzu berria martxan jarri dute. Horri esker, nahi duten herritarrek beren e-posta ontzian informazio pertsonalizatu eta zehatza jaso ahal izango dute.
Web aplikazio bati esker zerbitzu honetan izena ematen duten pertsona guztiei aipaturiko udal zerbitzuek antolatzen dituzten ekimenen inguruko aldizkako informazio zehatza jasotzeko aukera emango zaie.
Zerbitzu honetan alta edo baja ematea, norberak egin dezake udal webgunearen (http://www.ermua.es) goialdean dagoeneko jardunean dagoen e-buletinak izeneko formularioa betetzen edo web helbide honetan: http://www.udalermua.com/es/registro.asp. Horrela izenematea egiteko zerbitzuetara bertara joateak sortu dezaken oztopoa saihestu egiten da.
Herritarrak interesatzen zaizkion gaiak ezik, mezu horien hizkuntza ere aukeratu ahal izango du
Alta ematerakoan udal zerbitzu bakar batek zabaltzen duen informazioa, banaka batzuena edo guztiena jaso nahi den aukeratu daiteke. Hau da, norberak Liburutegiko informazioa soilik jaso nahi duen aukeratu ahal izango du, edo Emakumeen Topalekukoa edo zerbitzu guztiena batera. Honek pertsona erabiltze bakoitzak jasoko duen informazioa bere gustura itxuratu dezakeela esan nahi du. Horrela, gure e-postan Ermuan egingo diren hurrengo kontzertuen berri izango dugu, Emakumeen Topalekuak antolatuko dituen tailerrena edo Udal Liburutegiak hilero argitaratzen duen nobedadeen buletina jaso ahal izango dugu.
Zenbait zerbitzuk, Liburutegiak esate baterako, era honetako aldizkako bidalketak egiten zituen orain arte, baina Datu Pertsonalen Babesari buruzko Legeak indarrean sartzeak geldiarazi zituen, legeak agintzen duen datu-bilketa egin arte. Arazo txiki hau aplikazio berriarekin konpondu da, pertsona erabiltzaileek beren ordenagailutik izenematea kudeatu dezaketenaren abantailarekin.
Behin formularioa beteta, non zenbait oinarrizko datu sartu behar diren: izena, abizenak, jaiotze data, sexua, informazioa jasotzeko aukeratzen den hizkuntza; eta pribatutasun politika onartu ondoren, aplikazioak, altaren pribatutasuna bermatze aldera, gure helbide elektronikora baieztapen mezu bat bidaliko du. Gainera, gure inskripzioa aldatu edo baliogabetzeko kode bat erregistratu beharko da, eta telefono mugikor baten zenbakia eskatzen da sms-ren bidezko abisuak gertatuko balira ere.
Behin izapide erraz hauek eginda, pertsona jasotzaileen datu-base bat eratu ondoren, udal zerbitzuek igortzen hasiko diren informazio-bidalketak jasotzeko moduan egongo gara.
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.