XI. Gastronomi Jardunaldiko egitarauaren aurrerapena aurkeztu du Lobiano elkarteak

20.05.11
Gizartea

Lobiano Elkarteak Ermuko XI. Gastronomi Jardunaldiko egitarauaren aurrerapena egin digu. Jardunaldiok ekainaren 13tik 18ra bitarteko sei egunetan gauzatuko dira. Antolatzaileek jarduera programa bizia prestatu dute, zeina aurton berritu eta zabaldu egin den. Guztira sei egun bizi-biziak gozatu ahal izango ahal izango ditugu, gastronomiaz hitz egiteko, eta produktuak dastatu eta edateko aukera anitzekin. Programak biltzen dituen jardueren artean hainbat dastatze afari, irabiaki naturalek tailer eta dastatzea gaztetxoentzat, herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa arrakastatsua, elkarte gastronomikoentzako bakailao txapelketa eta txistorra-jana herrikoia daude.

Edizio berrikuntza eta gauzarik azpimarragarrienak hiru dira. Batetik, dastatze-afaria Errioxako Daroca herrian dagoen ‘Venta de Moncalvillo’ Jatetxea daramaten Echapresto anaiek eskainiko dute. Jatetxeak Michelin izar bat du. Bigarrenik, antolatzaileek herriko ostalarien arteko Gin Tonic lehiaketa antolatu izana dugu. Eta azkenik, EMOE elkarteko establezimenduek azoka eguneko larunbat gauean ateak irekiko dituztela da. Merkatariek deskontu eta sustapenak egingo eta opariak bantuko dituztela iragarri dute. Izan ere, azoka egun berezia –ekainaren 18ko larunbata- ez amaitzea edo luzatzea nahi da.

Dastatze-afaria Errioxako Daroca herrian dagoen ‘Venta de Moncalvillo’ Jatetxeko Echapresto anaiek prestatuko dute

Antolatzaileek jada egitaraua itxita dute. Egun gutxi barru zehetasunez ezagutu ahal izango dugu, moldiztegitik atera eta kaleratu bezain pronto. Aurten pintxo lehiaketarako hogeita zazpi (27) establezimenduk eman dute izena, iaz baino bi gehiago. Hortaz, partaidetza oso handia izango da herrian egiten zaion harrera bestekoa, guztiok irrikaz baikaude pintxo guztiak probatzeko. Kaleetan giroa izango dugula gauza ziurra da.

‘Gin Tonic’ konbinatuen herriko lehen lehiaketa dela-eta, aste honetan Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteko zenbait kide Donostian -Miramar jauregian- egin den Gin Tonic Master Class saiora joan dira. Gin Tonic edaria maisuki prestatzen ikasteko Master Class izena duen ekitaldira. Aukera paregabea da, ginebra eta tonika uztartzen dituen eta zale ugari duen edari hori nola prestatu behar den sakondu ahal izateko. Edaria prestatzeko moduak zeresan garrantzitsua du, dastatze goratzen laguntzen baitu. Joandakoek bertan izanaren frogagiri argazkia bidali digute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera