XI. Jardunaldi Gastronomikoak: asteazkenean hasiko dira dastatze-afari eta bakailao lehiaketarako izen-emateak

27.05.11
Gizartea

Lobiano elkarteak urtero antolatzen dituen Gastronomi Jardunaldietako jarduera goren eta arrakastatsuenetako bat dastatze-menua da. Aurten afari nagusi hori Errioxatik , Daroca de Rioja herritik datozen Echapresto anaiek prestatu eta eskainiko dute bere taldearekin batera. Echapresto anaiek ‘Montavillo’ izeneko jatetxearen ugazabak dira, Ignacio sukaldaria eta Carlos sommelierra, hurrenez hurren. Bere jatetxeak ospe handia du estatuan nahiz atzerrian, Michelin izar bat dutelakobesteak beste. Afari honetan parte hartzeko interes handia eta leku murritza egoten denez gero, antolatzaileek aldez aurretik izena ematea eskatzen dute. Afaria ekainaren 14an, asteartean, eginen da Txalaparta elkartearen egoitzan.

Programa moldiztegitik dator gaur iluntzean eta datozen egunetan banatuko da

Afari horretarako nahiz herriko sozietateen arteko bakailao txapelketan parte hartzeko izen emate epea astelehenean zabalduko da, Lobiano elkarteak iragarri duenez. Izena Probaleku autoeskolan egin beharko da, arratsaldeko ordutegian. Bakailao txapelketan kazola bakoitzeko 20 € ordaindu beharko dira. Bakailao txapelketa ekainaren 18ko larunbatean ospatuko da, elikagaien azokaren barne. Txapelketarako olioa nahiz arraina antolatzaileek ipiniko dituzte. Horretarako, Elgoibarko Bakailao Alkorta eta Aceite 5 Valles etxeen babesa izango dutelarik. Txapelketako sozietate irabazlea bakarra izango da eta horri 250 euroko saria emango zaio. Parte hartzen duten guztiek, aldiz, Errioxako Cune Viña Real upeltegia ezagutu eta bazkaltzeko txangora gonbidatuak izango dira.

Jardunaldiok ekainaren 13tik 18ra bitarteko sei egunetan gauzatuko dira. Antolatzaileek jarduera programa bizia prestatu dute, zeina aurton berritu eta zabaldu egin den. Guztira sei egun bizi-biziak gozatu ahal izango ahal izango ditugu, gastronomiaz hitz egiteko, eta produktuak dastatu eta edateko aukera anitzekin. Programak biltzen dituen jardueren artean hainbat dastatze afari, irabiaki naturalek tailer eta dastatzea gaztetxoentzat, herriko ostalarien arteko pintxo lehiaketa arrakastatsua, elkarte gastronomikoentzako bakailao txapelketa eta txistorra-jana herrikoia daude.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera