‘Gauean irekita’, merkataritza, aisialdi eta kultura uztartuko dituen ekimena

30.05.11
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Ermuko elkarteak (EMOEk) gure udalarekin batera, merkataritza, aisa eta kultura uzatartuko dituen eta ‘gauean irekita’ izena duen ekimena antolatu du. Aipatu ekimen hori ekainaren 18an gauzatuko da, antolakuntzak Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Berrikuntza sailaren laguntza izan duelarik. ‘Gauean irekita’ izeneko eguna berezia izango da. Larunbat horretan, herriko berrogei (40) dendek zabalik izango dira gaueko hamarrak eta erdietatik goizaldeko ordu batetara bitartean. Egun eta lehen edizio horretan, gure udalerriko dendetara hurbiltzen diren bisitari eta bezeroek deskontu eta abantailak izango dituzte.

EMOE elkarteko antolatzaileek aditzera eman dutenez, ekimena merkataritza jarduera ‘berri, ezberdin, erakargarri eta berritzailea’ zango da. Horren helburua herriko merkataritza eta aisia dinamizatzea izanik. Elkartekoak diren ostalariek animazio jarduera dibertigarriak eskainiko dituzte. Gastronomia eskaintzen dutenek, gauean irekita espezialitate zenbait eskainiko dituzte.

Kultur atalari dagokionez, antolatzaileek lau emanaldi antolatu dituzte adin guztietako ikusleentzat. Emanaldiotan musika, magia, kaleko zirkoa eta antzerkia ikusi ahal izango ditugu, herriko leku ezberdinetan. Ikuskizunak leku batetik bestera aldatuz joango dira, leku-aldaketetan herriko antzerki taldeetako kideek lagunduko dietelarik.

Egitaraua itxita dago eta hori datozen egunetan banatuko da, argitaratu eta gero. Antolatzaileek, ekimen ezberdin horretan parte hartzeko zita gorde dezagula nahi dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera