Zaldibar eta Ermua artean trenbideko trazadura-saihesbidearen azterlana jendaurrera jarri da

31.05.11
Erakundea

Bilbao-Donostia trenbidean eta Zaldibar-Ermua tarteko trazadura-saihesbidearen informazio-azterlana, eta horrek ingurumenean izan dezakeen eraginaren azterlana, jendaurrera atera ditu Eusko Jaurlaritzako, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak. Azterlanak hilabetez ikusgai izango da korporazio, elkarte eta partikularrek jarduketa horren interes orokorraz, trazaduraren ikus-moldeaz eta ingurumen-inpaktuaz alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Azterlana jendaurrean egongo da hogeita hamar laneguneko epean, erabakiaren ebazpena Bizkaiko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu izan den egunaren biharamunetik aurrera kontatzen hasita. Hori horrela, eta iragarkia BAOren 99. alean, maiatzaren 25eko asteazkenean, argitaratu izan denez, azterlanak ekainaren 29ra bitartean, aztertu ahal izango dira.

Epe horretan proiektua eta bere agiri guztiak ikusgai izango dira, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean), Zaldibarko eta Ermuko udaletxeetan eta, baita www.euskadi.net webgunean ere, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren atalean.

Proiektu honen xede den trazadura-saihesbideak guztira 5.528 m-ko luzera du eta zatirik handiena, lurpetik egingo da

Bilbao - Donostia trenbide-lineako Zaldibar - Ermua tarteko trazadura- saihesbidearen informazio-azterlanaren xedea da Zaldibar eta Ermuko geltokien artean bi burdinbide izango dituen trenbide saihesbide bat egiteko egin behar diren obrak definitzea, burdinbide bakarreko egungo trenbidearen arazoak konpondu eta ETSk etorkizunerako aurreikusten duen trafikoaren hazkundeari eta ustiapen-araubideari aurre egiteko.

Proiektu honen xede den trazadura-saihesbideak guztira 5.528 m-ko luzera du; horietatik 2.994 m (erdia gutxi-gorabehera) lurpean joango dira. Tartean industutako hiru tunel egingo dira; hiruen artean 2.682 m egiten dute, eta lurpean doan gainerakoaren zatirik handiena Zaldibarko herri-gunearen inguruan egingo da.

Obra osoa fase bakar batean egiteko inbertsio handia egin beharko litzatekeenez, Zaldibar eta Ermuko trazadura-saihesbidea hiru fasetan eraikitzeko aukera emango duen trazadura bat asmatzea erabaki da.

Lehenengo bi faseak burdinbide bakarreko egungo Bilbao-Donostia trenbidearekin lotuko dira, aldi baterako, eta hirugarrenak, berriz, aurreko bi faseetan egindako zatiak lotuko ditu, Zaldibar eta Ermua arteko bi burdinbideko trazadura berria itxiz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu