Emaitza onak lortu dituzte atleta ermuarrak aurreko asteburuan

03.06.11
Kirolak

Atleta ermuarrek bederatzi domina lortu zituzten maiatzeko azken asteburuan jokatutako hainbat txapelketetan, gure lankide eta entrenatzaile Antonio Cid Iglesiasek idatzi eta kontatu digunez. Ermutik txapelketa ezberdinetara joandako ermuarrak gozatu egin zuten, emaitza onak ikusteko aukera izan baitzuten. Gazteizko Mendizorrotzan Euskadiko Infantilen txapelketa jokatu zen. Berrehun umetik gora bildu izan zen, eskola ekipoetan sailkatutakoak guztiak, eta hiru lurraldeetako selekezioekin joandakoak.

Bertan izan ziren senideak, zaletiekin batera, kirolari guztiei animoak ematen. Irabazleekin gozatuz, lehenengo sailkatzen zirenei txalotuz eta azken postuan sailkatzen ziren guztiei beren ahalegina eskertuz. Keinu txarrik, hitz gordinik ez protestarik ez zen izan. Joko garbiaren eta kirolaren erakustaldia. Jai, jolas eta hezitzaile giro horretan bost ermuar izan genituen, guztiak Bizkaiko nesken selekzioarekin. Irene Pérez, Leire Jiménez, Meritxel Sánchez, Udane Amezua eta Leire Gorritxategi izan ziren. Ordezkariek urrezko bi eta zilarrezko bat eskuratzea lortu zuten. Irene Pérez podiumaren gailurrera igo zen altuera-jauziko proba irabaiz gero, 1,52 metroko jauzia egin ondoren. Udane Amezua pisu-jaurtitzailea ere txapeldun geratu zen, 8,53 metroko jaurtiketa eginda. Zilarrezkoa Leire Gorritxategik ekarri du, xabalina-jaurtiketan bigarren geratu eta gero. Xabalina 34,13 metrotara bidali zuen. Leire Jimenez zazpigarrena izan zen luzera-jauzian, 4,16 m saltatu eta gero, eta Meritxel Sanchezek, postu bebera lortu zuen, pisu-jaurtiketan 7,20 metrotara pisua bidali eta gero.

Infantilak Gazteizen gozatu eta arrakasta lortzen zuten bitartean, juvenilak Valladoliden ari ziren jokatzen, Euskal Federaziarekin Autonomien Espainiako Txapleketan. Gure ordezkariak Arantza Moreno, Ander Santos eta Ander Garciandia izan ziren, kasu honetan. Arantzak txapela jantzi zuen, xabalina 43,54 metrotara bidalita. Ander Santosen 800 metroko lasterketan korritu eta finalerako sailkatzea lortu zuen. Azkenean, 2’02”37 denborari esker, zortzigarren geratuz zelarik. Ander Garciandiak hamabosgarren postua eskuratu zuen,1500 metroko lasteketan korritu eta kronoa 4’27”58 gelditu eta gero.

Azkenik, esan behar Basauriko Artunduaga kiroldegian ere Bizkaiko txapelketa jokatu zela larunbat eta igandean zehar. Larunbatean eta altuera-jauzian Alex Soto eta Igor Rodríguez aritu ziren. Alex Soto izan zen garaile eta txapelduna, bi metroko saltoa gainditu ondoren. Bederatzi zentimetro gorakoan ere saiatu zen, hori gainditzea lortu gabe. Alex pozik, gogoz eta itxaropentsu dago, lesionaturik hainbat denbora ibili eta gero oso sasoitsu bueltatu baita lehiara. Igor Rodriguezek brontzea lortu zuen, 1,75 metrora jarritako listoia gaindituz gero.

Pisu-jaurtitzaile den, Oscar Soutok ere, zilarrezkoa poltsikoratu zuen, pisua 10 metro eta 66 zentimetrotara botata. Oscar Cuevas ere txapela jantzi zuen, xabalina 61,54 metrotara jaurti eta marka onena eginda gero, berea hobetzea lortuz. Said Ben Aissa jubenila, azkenik, brontzezko azkena jantzi zuen lepoan, jauzi hirukoitzean hirugarren sailkatuta. Bere marka, 11,92 metro izan zen.

Laburbilduz, asteburu, txapelketa nahiz emaitza zoragarriak atleta gazte eta ez hain gazteentzat. Guztira, 5 urrezko domina, zilarrezko eta brontzezko bina. Zorionak guztiei eta beren entrenatzaileei.

Atletimso Ermua webgunera lotura uzten dizuegu, beheko informazio gehiagolasterbideaz baliatuta. Bertan asteburuko hainbat argazkirekin galeria jarri dute, eta horri ere, lotura uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
‘Mugiment Pausu Erronka!’ hastear

Erkidegoko 50 udalerrien arteko lehiaketa birtuala maiatzaren 19tik ekainaren 8ra
Imagen
06.05.25
Kirolari gazteen artean adikzioak prebenitzeko formakuntza saioak

Maiatzaren 6tik 27ra bitartean bost saio egingo dira herriko klubetako gazte, familia, entrenatzaile eta teknikariekin
Imagen
05.05.25
2007tik 2012ra jaiotako gazteentzako doako areto-futboleko txapelketa

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke