Gastronomi Jardunaldiak gaur hasiko dira hitzaldi batez eta pintxo lehiaketa zabalduaz

13.06.11
Gizartea

Herriko XI. Gastronomia Jardunaldiak gaur hasiko dira. Programari hasiera emango zaio, aurkezpen eta hitzaldi eta dastatze ekitaldiarekin.Hori Lobiano Kultur gunean egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Miguel Angel Larrañaga López maisuak ogiaren munduan murgilduko gaitu: bere jatorria, egiteko moduak, jateko modu ezberdinak, eta abar… Programa jardueraz lepo dator eta barne hartzen dituen proposamenen artean ondokoak izango ditugu: dastatze ekitaldiak, haurrentzako tailerrak, , hitzaldiak, pintxo lehiaketa, bazkari afariak eta abar. Gaur bertan pintxo lehiaketari ere hasiera emango zaio, aurten 27 establezimenduk parte hartuko dutelarik. Lehiaketa hasteaz batera, guk herri bozketari hasiera emango diogu baita, herritarrek gogokoen izan dutena bozkatu ahal izango dugularik, ostiraleko gauerdira artean.

Asteartean urteroko dastatze-afaria egingo da Txalaparta elkartean. Afari hori Ignacio eta Carlos Echapresto anai errioxarrek –Errioxako Darokan dagoen Venta de Moncalvillo’ jatetxekoak- prestatuko dute. Echapresto anaiek beren laguntzaile taldearekin datoz. Gaueko bederatzietan. hasiko da afaria. Asteazkenean, haurrek irabiakiak egiten ikasteko tailerrean parte hartu ahal izango dute. Hori udal liburutegian egingo da zortzi urtetik hamabira bitarteko gazteentzat. Tailerra Roberto Vegak eta Alfredo Pedrosak emango dute. Arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da. Leku kopurua mugatua denez, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute. Horretarako udal liburutegira joan, bertako 943 17 92 12 telefonora deitu edo mezua bidali biblioteca@udalermua.net e-postako helbidera.

Ostegunean Gin Tonik lehiaketako finala ebatziko da, horretara iritsi diren 8 establezimenduen artean. Horrez gain, zineklubeko saioa ‘Sukalde kontuak’ filma ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioaz, hau da euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Ostiralean, ardo zuriaz irakasteko Galiziatik etorriko zaizkigun hainbat etnologoren hitzaldia eta, segidan, dastatzea egingo da. Larunbatean aste eta jardunaldiei amaiera zaporetsua emateko, azoka egingo da plazan. Bertara berrogei ekoizle eta erakusle bilduko dira. Egun horretan herritarren arteko bakailao txapelketa egingo eta txistorra-jana herrikoia baita ere. Horrez gain, EMOEk antolatu duen eta ‘Gauez irekita’ izena daraman ekimena estreinatu ahal izango dugu.

Jarduera bakoitzaren inguruko zehetasunak -leku-orduak, eta abar- ikusi ahal izateko, eragin beheko informazio gehiago izeneko lasterbidean. Programa osorik zabalduko da pdf formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera