Jai kafetegiko ‘Cicla2’ epaimahaiaren saria jaso du herriko pintxo lehiaketan
‘Jai’ kafetegiak aurtengo pintxo lehiaketako epaimahaiaren saria eskuratu du. ‘Cicla2’ izena daraman konposizioa saridun suertatu da. Pintxoak ondoko osagaiak zituen: itsaski-krema kopatxoa, zamburiñak eta nori algak. Bigarren postua ‘Paddock’ tabernak lortu du ‘Al fondo hay mar’ izeneko proposamenarekin. Hori ondoko osagaiekin egina dago: kalabazina, hirugiharra, muskuilua, ahuntz-gazta eta tempura. Lehiaketa bart gauean erabaki zen, epaimahaiko kideek establezimendu guztietara joan ondoren.
Epaimahaiak pintxo guztiak dastatu zituen eta bakoitzaren presentazioa, egiteko prozedura, egitura eta zaporea baloratu. Epaimahaia Ondarroan dagoen Kantabria tabernako Patxo Bedialaunetak, San Migeleko ‘Belaustegi’ jatetxeko sukaldari den Iosu Mugerzak eta Lobiano Gastronomia elkarteko kide batek osatu zuten. Epaimahaiak establezimenduek aurkeztutako proposamenen maila altua azpimarratu du, horien aurkezpen txukuna eta aukeraketa egokigatik. Aurtengoan inoiz baino establezimendu gehiagok -27ek- parte hartzen dute. Epaimahaiaren esaldi batek laburbiltzen du produktuen kalitatea: “inoiz baino maila altuago eta inoiz baino hobe”. Hori esatea ez da gauza makala, lehiaketak hamar urte bete baititu eta oraindik ere hazten jarraituz. Epaimahaikideek ostalarien lana goraipatu dute kalitate goreneko produktua, pintxo erakargarriaren kontzeptua eta mostradore ostean erraz eskaintzeko moduko produktua izateagatik, jardunaldi egunetan jendetza izugarria izan arren.
Herri bozketa zabalik mantenduko da ostiraleko gauerdira artean. Larunbat eguerdira arte plazan ere botatu ahal izango da
Orain herritarren iritzia jakitea besterik ez zaigu falta, bozketaz baliatuz herritarren iritzia ezagutu aurtengo edizioko txapelduna ezagutzeko. Bakoitzaren ustez pintxo onenaren alde bozkatu nahi dutenek, oraindik garaiz daude. Web-gune honen bidez egin dezakete ostiral gaueko hamabiak bitartean edo, bestela, larunbat goizean, azokan ezarrita egongo den hautestontzian. ‘Lobiano Elkarte gastronomikoko kideek pozarren agertu dira pintxo lehiaketan ostalari nahiz ermuar ugarik parte hartzen ari delako. Horren erakusle, aurtengoan hogeita zazpi establezimenduk izena eman eta pintxoak aurkeztu izana da. Halaber, adierazi behar azken eguneko arratsaldetan taberna batek baino gehiagok agortu zituela prestatutako mokadu guztiak. Partaidetza oso handia izaten ari denaren erakusle da establezimendu bat baino gehiagotan ticketak banatzen dituztela txanda gorde eta prest daudenean pintxoak jasotzeko.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera