Bizkaiko jabekuntza eskolek ikasturteari amaiera eman diote jaiegun arrakastatsuaz
Bizkaiko jabekuntza eskoletan parte hartzen duten 150 emakume inguru bildu ziren Ondarroan azken larunbatean, ikasturteari amaiera emateko topaketan. Antolatzaileek pozik agertu dira, eguna eta jarduerak arrakastatsutzat joz. Partaidetza handia izan zen, eta feminismoak artean izandako eragina aztertu zuen mahai-inguruaren emaitzaz nahiz emakumeek osaturiko bandaz gozatu eta kaleak bere egin zuten ekimenaz harro agertu dira. Emakumeek kaleak hartu et bere egin zituzten danbor hotz eta kantuez.
Emakumeez osaturiko perkusio banda eratzea, maiatzean zehar Silvia Palumbo kantautore argentinarrak hainbat herritan emandako ikastaroetan du bere jatorria, Ermua eta Ondarroa tartean izanik. Musikariek orain aste bete Ermuan estreinatu ziren, kulturen arteko jardunaldietan jo baitzuten.
Emakumeez osaturiko banda horrek “birtuosismoa nahiz eredu patriarkala alde batera utzi ditu, partaideen arteko konfiantza eta laguntza azpimarratuz, batera koordinaturik eginiko mugimendu, ahots, erritmo eta danborren hotsean oinarrituz”. Horrela eginez norbanako gisa -eta batez ere taldea moduan- ditugun gaitasunez jabetzen gara, hori guztia emakumeen jabekuntzaren oinarria izanik. Emakumezkoen musika banda ateratzeak, emakumeak ikusarazi edo agerian jartzeaz gain, entzunarazteko aukera ematen du “haien ahots eta danborren soinuari esker”.Emakumeen bandada’ izeneko proiektuaren xede eta helburu da hori, zeina leku eta herrialde askotan gauzatu delarik.
Ermuko Jabekuntza Eskolak irailera bitartean atseden hartuko du, berdinsarean txertatutako gainerako guztiek bezala.
Lotutako albisteak

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko