Buah txabal! antzezlana ikusgai Valdespina parkean

14.07.11
Euskara

Euskal Birusa euskara elkartearen eskutik gaur gauean Buah txabal! antzezlana ikusteko aukera izanen dugu, Valdespinako Markesaren parkean gaueko 22:30etatik aurrera. Jon Zubiaga, “Osoron” da antzezle nagusi eta bakarra. Ikuskizuna herriko Santixau jaien egitarauaren barne dago.

AED (Arrasate Euskaldundu Dezagun) elkartearen eskariz, Buah txabal! antzezlana idatzi du Unai Iturriagak. Estreinaldia apirilaren 10ean egin zuten Markiña-Xemeinen, arreta ezin hobeaz, eta harrezkero hainbat herritara iritsi da obra.

Buah txabal! Ikuskizunaren zergatia

Gazteengana modu eraginkorrean hurbiltzeko ahalegina egiteko asmoz, AEDn antzerki lan bat enkargatzea erabaki zuen, eta horren bila jo zuten Unai Iturriagarena. Gazteei, euskararen inguruan, hizkuntza ohituren eta jarreren inguruan, argi eta garbi, itzulinguru barik, konplexu barik, ausardiaz, hitz egingo eta pentsaraziko dien obra baten bila.

Buah txabal! ez da beraz, denbora-pasa hutserako sortutako ikuskizuna, dibertigarria izan arren. Hori baino gehiago, uste dugu, Buah txabal! lan tresna bikaina dela euskara gazteen artean bultzatzeko ahaleginean dihardugun guztiontzat: elkarte, herri-administrazio, ikastetxe, gazte-gune, eta abar…

Zeinentzat da aproposa Bua txabal!

Oro har publiko gazteari zuzendutako antzerki a da, nerabeei eta 16-17 urtetik aurrerako publikoari bereziki. Eta hortik gora, euskaldun ororentzat, obran azaleratzen diren egoerak ez baitira gazteen artean ematen bakarrik. Ekoizpen aldetik, formatu txikiko antzezpena da, xume-xumea bitartekotan, aktore bakarrekoa (Jon Zubiaga, “Osoron”) eta gazteak ibiltzen diren guneetan antzezteko aproposa.

Sinopsia

Garikoitz Kortabitarte “Beti”, 20 urte bueltako gazte bat da. Goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da,ordea, mugikorra galtzea halako tragedia? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, gazte horrek euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia estremo baten lekuko egingo gaitu.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko