Alzheimerraren munduko eguna 2011: diagnostiko bakoitza, pertsona bat

19.09.11
Gizartea

Aste honetan Alzheimerraren munduko eguna izango da. Asteazkenean –irailaren 21ean- mundu osoan Alzheimerraz jota daudela diagnostikaturiko 25 milioi pertsonek ospatuko dute beraiei ahazten zaizkien gauzak aintzat hartzen ditugula. Alzheimerra endekapenezko gaixotasuna. Bere ezaugarriak ahalmen kognitiboa galtzea eta jokabidearen desoreka dira. Egunak bere isla izango du gure herrian, hainbat jarduera izango dira:

Ermuan izango ditugun jarduerak:

  • Informazioa emateko mahaia: Alzheimerrak jotako gaixoen senideek informazio mahaia jarriko dute Orbe Kardinalaren plazan, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1etara bitartean.
  • Cuidadores/as (Zaintzaileak) izeneko dokumentalaren proiekzioa. Oskar Tejedorren lana Ermua Antzokian ikusi ahal izango da, arratsaldeko 6etan. Sarrera doan da.

Azkenik, gogoratu larunbatean Alzheimerraren aurkako III. Herri martxa korrituko dela, goizeko 11etatik aurrera. TeleBilbaoko aurkezle eta kazetari Joseba Solozabalek emango du irteera, Gurutze Beitia aktorearekin batera. Parte hartzea doakoa da eta izen emateak 944238659 telefonoan egin daitezke. Eta baita eventseuskalpressmail.com postontzira idatzita ere bai.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.