Prestakuntza, berrikuntza eta lehiakortasuna
‘Enplegurako lanbide prestakuntzak enpresen estrategia berritzaileen elaborazioan eta enpresen kalitate zirkuluen hobekuntzan duen eragina’ tituluko ikerketa aurkeztu berri da Ermuan. INFYDE, S.M.ak egin du ikerketa. Aurkezpena herenegun egin zen Lobiano Kulturgunean eta hori elkarlanean antolatu zuten Lanbidek, INFYDE S.M.ak eta gure udalak. Jardunaldia enpleguan trebatzeko hirutariko fundazioak prestakuntzari laguntzeko gauzatzen dituen jardueren barne txertatu da. INFYDE, S.M. lurralde lehiakortasuneko zuzendari den Pilar Gomezek ikerketaren emaitzak aurkeztu zituen. Gomez zuzendariak “profil profesionalen mapa garatzeko eta prestakuntza ibilbideak definitzeko beharra azpimarratu zuen, eta baita orientabide eta hizkuntzak edo inplikaturiko eragileen zeharkako eskumenak lortzeko formazioa baita ere”.
Carlos Totorikak saioa inauguratu zuen. Alkateak ekonomi, gizarte, hezkuntza eta administrazioetako eragile sozialei dei egin zien kooperazioan jardun dezaten, trebakuntza, ezagutza eta sormenaren bitartez hazkunde jasangarria helburu duen gizarte ereduaren alde lanean jarraitu eta kohesio soziala hobetzeko”. Segidan trebakuntza eta berrikuntzaren arteko harremanen inguruko talde hausnarketa egin zen, ikerketaren emaitza osatzeko asmoz. Hitzaldia eman zuen baita ere Harald Jansenek, ASETeko goi eta ertain mailako ikasketen zuzendariak, zeinak Alemanian jarraitzen ari diren eredu dualaz mintzatu zen. Jansenen esanetan Euskal Herriko zenbait zentrotan azken urteetan egindako esperientzia –Ikasi eta lan izenekoaren baitan- positiboa da, eta horretan sakondu beharra dago, arrakastarako bidea baita.
Atsedenaren ondoren, Lanbideren Prestakuntza zuzendari Pedro Sanchezek hartu zuen hitza. Ordezkariak prestakuntza eta enplegurako bere erakundeak ezarri dituen helburuen berri eman zuen, enplegurako euskal zerbitzu berriaren eredua definitzen daudenean. Pedro Sanchezek azpimarratu egin zuen Jaurlaritzak arlo honetan egingo duen ahalegina eta, hala esperientzia nola prestakuntza profesionaltasun ziurtagirien bidez kreditatu izateko aukera izateko lanean ari direla aipatu zuen. Egunari amaiera eman zitzaion mahai-inguru batekin. Horretan lanbide heziketan jarduten duten hainbat entitateetako ordezkariek parte hartu zutelarik, bakoitzaren ikuspuntua adieraziz. Ikuspuntu ezberdinetatik abiatuz eztabaida interesgarria izan den bertaratutakoen artean. Eztabaida horretan Tekniker 4T, Gaia klusterra, Armagintza Eskola, eta Traintic –CAF enpresaren filiala- entiteetako ordezkariak bildu ziren.
Jardunaldian Egon ziren Lorena López, J.Luis Araujo, Fernando Lecumberri, Fco. Jvier Pérez eta Rosa Caballero udalbatza kideek. Eta baita sindikatuetako ordezkari eta gizarte eragile hainbat.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena